Gurasoei zuzendutako euskara ikastaroak Udalaren eskutik

elgoibarren.net 2007ko ira. 10a, 14:02

Herriko euskaltegiekin eta ikastetxeekin elkarlanean gurasoei zuzendutako euskara ikastaroak eskainiko ditu, aurten ere, Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak. Gainera, Udalak eskaintzen dituen diru-laguntzaei esker, 0-12 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoek ikastaroaren matrikula erdia bakarrik ordainduko dute.



Horrela bada, hiru maila ezberdinetako ikastaroak izango dira gurasoen eskura.
  1. Euskalduntzen. Euskaraz oraindik gutxi dakitenei edo nahikoa konfiantza ez dutenei zuzenduta dago.
  2. Euskaraz hobeto eta errazago berba egiten ikasteko ikastaroa.
  3. Hobeto idazten eta irakurtzen ikasteko ikastaroa.

Diru-laguntzak eta bekak jasotzeko aukera
Bestalde, Udalak eskaintzen dituen diru-laguntzei esker, 0-12 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoek ikastaroaren matrikula erdia bakarrik ordainduko dute eta kurtsoan zehar asistentzia eta aprobetxamendu ona izanez gero, beka ere jasotzeko aukera izango dute.

Ikastaro hauen inguruan informazio gehiago nahi duenak:
  • Udaleko Euskara sailean (943 744366 telefonoa)
  • AEK euskaltegian (943 741332 telefonoa)
  • Udal euskaltegian (943 742731 telefonoa)

EPEA:
Izena emateko epea irailaren 28ra arte irekita dago.