Bidaliko al dizkiguzu oporretako erretratuak?

elgoibarren.net 2007ko ira. 11a, 13:32

Oporretatik bueltatzen garenean, gure ingurukoei oporretan ateratako erretratuak erakusteko ohitura izaten dugu askok eta askok. Oporretan ikusitako bazterrak hari eta honi erakusten jarduten dugu. Animatzen al zarete oporretako erretratuak mundu guztiari erakusten? Irailaren 14a baino lehenago elgoiBARREN.net-era bidaltzen badizkiguzue, guk jarriko ditugu edozeinek ikusteko moduan.


  • Erretratuak helbide honetara bidali behar dituzue: elgoibarren.net@elgoibarkoizarra.com
  • Irailaren 14ra arteko epea jarriko dugu erretratuak jasotzeko.
  • Bakoitzak, altuenez, 6 erretratu bidali ahal izango ditu.
  • Erretratuarekin batera, erretratua non aterata dagoen esan behar diguzue, eta, nahi baduzue, komentario txiki bat ere egin dezakezue.
  • Erretratuak nork bidaltzen dizkigun ere jakin nahiko genuke.
  • Jasotzen ditugun erretratu guztiak irailaren 20an jarriko ditugu ikusteko moduan.
Bidali guri erretratuak eta guk elgoiBARREN.net-eko eskaparatean jarriko ditugu nahi duenak ikus ditzan.
 
Adibide batzuk...
 

Hiriak... (Marrakech)

Hondartzan...

Europako Mendiak...

Paineko dorreak...

1706641607892 Bidaliko al dizkiguzu oporretako erretratuak?

1706641607932 Bidaliko al dizkiguzu oporretako erretratuak?