Mari Arrillaga: “Frontoitik bota gintuzten, gizonei lana kentzen genielako”

elgoibarren.net 2007ko ira. 12a, 12:26

Mari Arrillaga, Arane I.a erraketista izandako emakume elgoibartarra da Argia astekariaren azken aleko (2.101. zenbakia) protagonista nagusienetako bat. Elkarrizketa luzea egin dio bertan Migel Angel Elustondok. Iazko uztailean BARREN astekariko 579. alean eskaini zigun elkarrizketan moduan, gazte denborako hainbat kontu eta bitxikeri ekarri ditu gogora San Pedro bailarako Arane baserrian jaiotako kirolari finak.