• Uxuerekin batera kantatuko dutenak
Unai Agirre, Gorka Etxeberria, Arnaitz Lasarte, Manex Mujika eta Joxe Luis Urdangarin izango dira Uxue Alberdi elgoibartarrarekin batera Hernaniko sailkapen faseko saioan kantatuko duten 6 bertsolariak (ikus hemen bakoitzaren fitxa).

- Saioa Hernaniko Biteri Kultur Etxean izango da: 2007ko irailaren 23an, domekia, 17:00etan
∞
Ikus hemen: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saio guztiak
∞ Ikus hemen: parte hartuko duten 79 bertsolariak (bakoitzaren fitxa datu eta ezaugarriekin)
∞ Ikus hemen: parte hartuko duten 79 bertsolariak (bakoitzaren fitxa datu eta ezaugarriekin)
• G puntua
«Gipuzkoan bertsolaritzak duen oinarriaren erakustaldia» egin nahi dute 2007ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Hautatu duten leloa ere, Gpuntua, filosofia horrekin bat dator: «Gpuntua-k izan ditzakeen esanahi eta konnotazio guztietatik aparte, G handi horrek Gipuzkoako bertsolaritzaren oinarri zabala irudikatzen du; bertsozaleetatik hasi, bertso eskola guztietatik pasatu eta lehenengo parte-hartzailetik azkenekora arte», hala adierazi du Oroitz Azurmendi Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak.
INFORMAZIO GUZTIA WEBGUNEAN
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa jarraitzeko webgunea sortu dute: www.gpuntua.com
Txapelketaren gaineko informazio guztia egongo da bertan: parte-hartzaileen biografiak, saioei buruzko datuak, aretoetara iristeko mapak, kronikak, bertsoak entzungai...
∞ Informazio gehiago:
∞ Informazio gehiago:
- Ilunbe, erreleborako plaza (Berria.info)
- Uxue Alberdi garaile Plazatik Gaztetxerako lehen kanporaketan (elgoibarren.net 2007-05-17)
- Uxue Alberdik irabazi du Errenteriako Xenpelar Bertso Saria (elgoibarren.net 2006-12-11)