'Haritz'ek Bartzelonan dantza egingo du Euskal Etxeak gonbidatuta

elgoibarren.net 2007ko ira. 13a, 13:59

Bartzelonako Euskal Etxeak Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari Taldea eta Eibarko Kezka Dantza Taldeak gonbidatu ditu Kataluniako hiriburuan dantza ikuskizuna eman dezaten. Irailaren 22an eta 23an izango da.

 
 
 
Haritz EDTren argazkiak Bartzelonatik
Ondorengo argazkiok elgoibarren.net orainkariko harpidedun batek, Bartzelonan bizi den Irune Ulazia elgoibartarrak, bidali dizkigu. Atari digital honi esker jakin zuen Haritzek Bartzelonan dantza egin behar zuela, bertako Euskal Etxeak gonbidatuta, eta bertan azaldu zen kamara eta guzti. Ikus ditzakezuen erretratu hauek dira emaitza. Esker mila Iruneri argazkiak bidaltzeagatik.

1706641605406 'Haritz'ek Bartzelonan dantza egingo du Euskal Etxeak gonbidatuta

1706641605451 'Haritz'ek Bartzelonan dantza egingo du Euskal Etxeak gonbidatuta

1706641605486 'Haritz'ek Bartzelonan dantza egingo du Euskal Etxeak gonbidatuta

1706641605524 'Haritz'ek Bartzelonan dantza egingo du Euskal Etxeak gonbidatuta

1706641605559 'Haritz'ek Bartzelonan dantza egingo du Euskal Etxeak gonbidatuta

 
 

•  Datozen dantzak
  • Irailaren 15ean, zapatua, gaueko 20:00etan Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezka Dantza taldeak batera dantza saioa eskeiniko dute Debako Lastur auzoan.
  • Irailaren 22 eta 23an  Bartzelonan eskeiniko dute bi taldeek batera, Haritzek eta Kezkak, beste dantza emanaldi bat, Bartzelonako Euskal Etxeak gonbidatuta.
  • Irailaren 29an, Elgoibarko Aiastia-San Migel auzoan ere batera arituko dira Elgoibarko eta Eibarko taldea, gaueko 10:30etan.
  • Urriaren 28an Mallabiako frontoian, betiere bertako lanak bukatuta badaude, bi taldeak batera, Haritz eta Kezka, han izango dira.
•  Opor gutxi eta dantza asko

1706641605597 'Haritz'ek Bartzelonan dantza egingo du Euskal Etxeak gonbidatuta

Atsedenik gabeko uda ari da izaten amaitzear den hau Haritz Euskal Dantzari Taldearentzat. Indartsu hasi zuten uda sasoia eta ez zuten hutsik egin urteroko zitarekin, Elgoibarko Nazioarteko XXI. Folklore Jaialdiarekin, alegia.
Ondoren, uztailaren 27tik 30era, Haritz EDT VII. Mostra de Folclore Penedés 2007an parte hartu zuen beste zazpi komunitate autonomoko taldeekin batera.

Ohiturari jarraituz, Sallobente-Ermuaran eta Azkue-San Rokeko festetan ere, han izan ziren. Eta zer esanik ez San Bartolome jaietan.

Joan den zapatuan, berriz, Arrate Egunean, Haritzeko kide batzuk, Kezka Eibarko taldearekin aritu ziren, Arrateko Amari eginiko dantzen eskaintzan parte hartzeko.