Arrizabalaga zortzigarren izan da EHko Artzain Txakurren Txapelketan

elgoibarren.net 2007ko ira. 14a, 11:29

Juan Jose Arrizabalaga elgoibartarra eta Azkar txakurra (egungo Gipuzkoako txapeldunordeak) 8. postuan sailkatu ziren Atxondoko Axpe auzoan egin zen (irailaren 16an) 41. Euskal Herriko Artzain Txakurren Txapelketan. Txikik, Xabier Urien abadiñarraren txakurrak (biak argazkian) irabazi du aurten ere txapela. (ikus hemen, sailkapena).


Euskal Herriko 41. Artzain Txakur Txapelketa

41. edizioa beteko du aurten Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketak. Euskal Herriko lurralde guztietako txapeldunak eta txapeldunordeak batuko dira, euskal artzain txakurrik onena zein den erabakitzeko.
Atxondon (Bizkaia), Axpe auzoan, Eleizburuko landetan egingo da txapelketa irailaren 16an, goizeko 11etan hasita. Txapelketak, “Txapelketa Ofiziala”ren izendapena jaso du Eusko Jaurlaritzatik.
41. edizio honetan, Jose Mari Pradera urteetan txapelketako epaimahai lanetan ibilitakoa omenduko du Gerediaga Elkarteak, urte honetakoa izango duelako epaimahai lez azkenengoa. Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa 1967. urtean lehenengoz egin zenetik, Durangerriko eleizate edo uri batean antolatzen du “Durangaldeko adiskideen Gerediaga Elkarteak”, 1977.eko urtean izan ezik. Urte horretan Araian (Araba) egin zen artzain bati egindako omenaldiaren barruan.

Goizeko 11etan hasiko da ekitaldia eta bertaratzen direnentzat euskal okela errea dastatzeko aukera izango da. Durangaldeko Adiskideen Gerediaga Elkarteak antolatu du, eta luzatzen du joateko gonbitea.
 
* Argazkian: Iazko irabazlea, Xabier Urien eta Txiki. Txelu Angoitiaren argazkia