'Kaleak guztiontzat' lemapean martxan da Mugikortasun Astea

elgoibarren.net 2007ko ira. 18a, 16:45

Debabarrenean irailaren 16tik 22ra ospatuko da Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea. "Kaleak guztiontzat" lemapean, bizikletak konpontzeko tailerra edo gidatzeko era efiziente eta ekonomikorako ikastaroak dira, besteak beste, herritarrak mugikortasun iraunkorraren inguruan kontzientziatzeko prestatu diren ekintzetako batzuk.




“Kaleak guztiontzat”
“Kaleak Guztiontzat” lemapean. Europa osoko 21 herrialdek eta 320 hirik bultzatzen dute ekimena urtero. Euskal Autonomi Erkidegoan 90etik gora udalerrik hartu zuen parte 2006ko edizioan. Oro har, herritarrak mugikortasun iraunkorraren inguruan kontzientziatzea du helburu egitasmoak. Hala, aurreko urteetan izan duen arrakasta ikusita, ekintzaz bete-betea dator aurtengo egitaraua.

Bizikletak konpontzeko tailerrak

• Helburua: mugikortasun eraginkorraren inguruko kontzientzia txikienen artean errotzea.
• Noiz:
Irailak 19 (eguaztena):
*Pilar Ikastetxean (9:00)
*Herri Eskolan (11:00)
Irailak 20 (eguena)
*BH Institutuan (10:00ak eta 12:00etan)
Irailak 27 (eguena)
*Elgoibar Ikastolan (9:00)


Gidatzeko Era Efiziente eta Ekonomikorako Ikastaroa
  • Noiz: urriaren 17an, asteazkenean (17:00-21:00)
  • Non: Kultur Etxean

1706641587026 'Kaleak guztiontzat' lemapean martxan da Mugikortasun Astea

•DOHAINIK* izango da (*fidantza minimo bat eskatuko dute izena ematen duenak etortzeko konpromisoa har dezan)
•Izen ematea: Debegesara deitu beharko da, 943-820110 zenbakira, eta Igorrengatik galdetu.
•Izen emateko epea: urriaren 9an bukatuko da.
  -Gidatze era honek onura ugari dakar: autoek kontsumitzen duten erregaia %20 murriztu daiteke, honen ondorioz atmosferara botatzen ditugun partikula kutsatzaileak ere neurri berean murrizten dira.
  -Erregai gutxiago kontsumitzearen beste ondorio bat ekonomikoa da: urteko erregai gastuan %20 aurrezpena lor daiteke.
  -Istripuak eta zaratak ere murrizten dira, gidatzeko era hau prebentiboa baita.
  -Ibilgailuaren konforta handitu eta gidariaren estresa gutxitzen da.
 
Honekin lotuta:

Irrati-saioak

16etik 22rako aste osoan zehar irrati-saioak landuko dira SER irratian, egunero eguerdiko 12:30etatik aurrera. Hainbat pertsona izango dira irratsaioetan parte-hartzaile: Aitziber Kortazar Debegesako Garapen Iraunkorrerako Saileko arduraduna, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraio eta Garapen Iraunkorrerako Sailetako ordezkariak, EVEko ordezkaria, herritarrak eta beste asko.
Landuko diren gaiak ere gisa askotakoak izango dira: “Txartel Bakarra”, Debabarrenerako proiektuak, bidegorriak, garraio publikoa eta gidatzeko era eraginkorra, besteak beste.

“Txartel Bakarra”


 

1706641587069 'Kaleak guztiontzat' lemapean martxan da Mugikortasun Astea

Txartel Bakarra”-ren erabilera bultzatu nahi du Debegesak. Gipuzkoako Foru Aldundiak abuztuan jarri zuen abian txartel hori Debabarrenean. Egitasmoaren helburua garraio publikoari eupada ematea da eta, hala, txartel honekin garraio publikoa erabiltzeko deskontuez baliatu ahalko dute herritarrek.

Txartela lortu nahi duenak saltoki baimenduetan betekizun-orria eskatu beharko du. Orria bete eta argazki bat, NAN fotokopia eta 4 eurorekin batera utzi beharko du saltokian; 3-4 egunean leku berean jaso ahalko du txartela.

  • Elgoibarren Txarridunako Kioskoan eta Gorostiza Liburu-dendan daude orriak eskuragarri.

Autoan Elkarrekin” ekimena

1706641587128 'Kaleak guztiontzat' lemapean martxan da Mugikortasun Astea

Debegesak eskualde mailan sortutako “Autoan Elkarrekin” ekimena urtebete betetzera doan honetan, eta izan duen harrera onari jarraiki, egitasmoaren helburuak finkatzea dute orain helburu arduradunek. Lanera nahiz ikastetxera autoa partekatuz  joateko erraztasunak ematera datorren egitasmoa da “Autoan Elkarrekin”. 
Abantaila asko ditu, gainera, autoa partekatzeak: erregai eta bidesari-gastuak aurrezten dira, jende asko ezagutzeko aukera da eta ingurumena zaintzeko pauso bat ere bada, besteak beste.
Esan bezala, bestalde, ekimenak harrera ona izan du pasa den abenduan abian jarri zenetik. Maiatza arteko datuei erreparatuz, Debegesaren web-guneko “Kotxean Elkarrekin” atalak 2.449 bisita izan zituen eta lehen sei hilabete horietan 74 erabiltzailek eman dute izena. Herritarren beharrei erantzutera datorren ekimena dela frogatzen dute, beraz, datuok.

Informazio gehiago: Debegesa