San Migeleko I. Korrikako Igoera, San Migel jaietako nobedadea

elgoibarren.net 2007ko ira. 19a, 10:59

Irailaren 30ean egingo den San Migeleko I. Korrikako Igoera izango da, Aiastia auzoan ospatuko dituzten San Migel jaietako nobedade nagusietako bat. Plaza Handia eta Murkaikupe frontoiaren artean dauden 5 kilometroko ibilbidean, 300 metroko desnibela gainditu beharko dute parte hartzaileek.


San Migelera I. Korrika Igoera
  • Noiz: Irailak 30 (domekia)
  • Hasiera: Plaza Handitik (12:30etan)
  • Helmuga: Murkaikupe frontoia (Aiastia)
  • Distantzia: 5 kilometro.
  • Izena emateko: egunean bertan 11:30-12:15 bitartean Udaletxeko arkupeetan. Aurrez, 685 77 22 24 telefonora deituz.
Aizkorriko mendi maratoiaren ondoren

Jon Revert Aizkorriko maratoia prestatzen ari da eta San Migelgo Igoeran ere parte hartuko du ziurrenik.

San Migelgo jai batzordeko kideek azaldu digutenez, “lasterketa mendi bideetatik egitea zen gure hasierako asmoa, baina herriko antxintxikalariei aholkua eskatu eta gero, errepidez egitea aproposagoa izango zela erabaki genuen”.
 
Parte hartzeko prest dagoen herriko korrikalari bat baino gehiago dagoela gaineratu digute, “proba korritzeko prest edo erdi lotuta dauzkagun 6 bat korrikalari badauzkagu eta gehiago ere animatuko direla ere uste dugu". Izan ere, Aizkorriko mendi maratoi irailaren 23an egingo da korrikalari bat baino gehiagok aprobetxatu nahiko du Aizkorrirako prestaketan lortutako sasoi puntua san Migelgo maldetan.