Mintxetako igerilekuetako erabiltzaileak erdira jaitsi dira aurten

elgoibarren.net 2007ko ira. 19a, 12:51

Eguraldiaren eraginez, “bainu denboraldi kaskarra” izan da aurtengoa Mintxetako Aire Libreko Igerilekuetan. Irekita egon diren 94 egunetan 14 egun eguzkitsu bakarrik zenbatu dituzte Udal Kirol Patronatuko arduradunek. Ondorioa: iaz izan ziren erabiltzaileen erdia (15.485) bakarrik igo da Mintxetara bainua hartzera. Uztailaren 17an joan zen lagunik gehien: 1.067 erabiltzaile.


Erabiltzaile kopurua (2007)
 Ekaina  3.575 
 Uztaila  9.015
 Abuztua  2.387
 Iraila  508
 GUZTIRA  15.485

  • Egun arrakastatsuena: uztailak 17 (1.069 erabiltzaile)
  • *Iaz (2006) 1.420 erabiltzaile egunik arrakastatsuenean

Aurreko urteetako tendentzia apurtu da

Aurten ezin izan dira uda hasieran jarri zituzten mahaiak gehiegi aprobetxatu.

Ekainaren 9an eman zitzaion hasiera Mintxetako Aire Libreko Igerilekuen denboraldiari eta asteburu honetan (ekainak 16) itxi dituzte ateak. Aurreko bi urteetan 29.000 erabiltzailetik gora izan dituzte Mintxetako igerilekuek, baina aurtengo udan erdira jaitsi dira zenbaki horiek. Dudarik gabe, uda honetan egin duen eguraldi eskasak (igerilekura joateko bederen) izan du eraginik eta halaxe baieztatu digute Udal Kirol Patronatutik bertatik ere.