Hobekuntzak egin dituzte Kiroldegiko rokodromoan

elgoibarren.net 2007ko ira. 19a, 14:39

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak hainbat hobekuntza egin ditu Olaizaga kiroldegiko rokodromoan. Josu Merino eskalatzailea arduratu da hobekuntza hauek egiteaz: boulderreko panel baten aldaketa, presa gehiago jartzea, rokodromo guztiko presen garbiketa, panelen segurtasun neurriak hobetzea eta 5. maila eta 8A maila bitarteko "bideak" prestatzea, besteak beste.


Gogoratu behar da Udal Kirol Patronatuko bazkideek rokodromoa dohain erabili dezaketela.