Hernaniko saioko KRONIKA:
Giro ederra, eguzkitsua, izan da gaur Hernanin, bai bertsotarako nahiz bestetarako. Antolatzaileak beldur Biteri beteko zen ala ez. Ez alferrik duda egin: saioa berandu hasi da zetorren jende-oldeari tokia bilatu beharragatik. Azkenean 250etik gora lagun bildu dira. Arnaitzen eta Uxueren aldeko pankartak paretetan. Denak prest dena emateko. Eta hala izan da hein batean, oso puntuazio altuko saioa izan baita. Horren adibide final laurdenetarako zuzeneko txartela lortu duen Uxue Alberdiren 289,5 puntuak, poto bat egin duen arren.
2007/09/23
Hernaniko Biteri antzokia
Arratsaldeko 17:00
2007/09/23
Hernaniko Biteri antzokia
Arratsaldeko 17:00
Bertsolariak: Uxue Alberdi, Unai Agirre, Joxe Luix Urdangarin, Manex Mugica, Arnaitz Lasarte eta Gorka Etxeberria.
Gai jartzailea: Saroi Jauregi
Epaileak: Zigor Leunda, J.K. Labaka eta Iñigo Legorburu.
Idazkaria: Oskar Ibarguren
Ofizio handia erakutsi dute bigarren eta hirugarren sailkatu diren Unai Agirrek eta Joxe Luix Urdangarinek. Lan-saio guztiak egoki josiz eta ale eder askoak ere botaz. Lasarte eta Etxeberria ere ondo aritu dira, baina nerbioek eta gaztetasunak azken postuetara eraman dituzte. Manex Mugicak bere umore eta originaltasuna agerian utzi du.
8ko handiko lanetatik hasi dira hiru oilarrak gandor-festan. Urdangarinek eta Agirrek erakutsi dute herritarren aurrean ez zutela amore emango. 8ko txikian Mugicaren umore eta planta izan da nabarmentzekoa. 10 txikian, berriz, ordura arte egoki ziharduen Alberdik sendo borobildu du lanaldia, bertso-joskura fin eta arrazoi pisuekin.
Kartzelan, berriz, puntuari erantzuten besterik ezean aritu dira, beste behin, seiak. Gaia emanda, aldiz, bertsoaldi benetan dotoreak osatu dituzte Agirrek, Urdargarinek eta Alberdik, azken honek poto egin duen arren. Agirreren hirugarren bertsoa saioko onena izan da.
Saio ederra, beraz, Hernanikoa. Indartsuen daudenak indarrak erakusten hasi diren seinale.
HERNANIKO PUNTUAZIOA:
1.Uxue Alberdi 289,5
2.Unai Agirre 275
3. Joxe Luix Urdangarin 273,5
4.Manex Mugica 257,5
5.Arnaitz Lasarte 226
6.Gorka Etxeberria 220,5
∞ Informazio gehiago:

- Uxue Alberdi gailendu da Hernanin (gpuntua.com)
-
"Egindako saioa eginda hurrengo fasera pasaizan ez banintz ere, pozik egongo nintzatekeen" (Elkarrizketa. Noticias De Gipuzkoa)