“Gomendatzen dizut, merezi du!” lehiaketa azken txanpan

elgoibarren.net 2007ko ira. 25a, 09:36

"Gomendatzen dizut, merezi du!" lehiaketara proposamenak aurkezteko epea hilaren 30ean amaituko da. Elgoibarko Udaleko Gazte Informazio Guneak (GIG), gazteen oporretarako gomendio xumeak bildu nahi ditu lehiaketa honetaz baliatuz.



Lehiaketaren helburua:

1706641575428 “Gomendatzen dizut, merezi du!” lehiaketa azken txanpan

Lehiaketaren oinarria bisita eta bidaien inguruko ahalik eta informazio gehien biltzea da, esaterako alojamenduen kostua edo ibilaldi interesgarria bezalakoak, betiere, gainontzeko bisitarientzat erabilgarria suertatu dadin.
Interesa duten 12 eta 34 urte artekoek parte hartu dezakete lehiaketan, eta partaide bakoitzak nahi beste gomendio aurkeztu ditzake.
  • Informazio guztia www.aizue.com web guneko blogean jasotzen da, eta kontsultatzeaz gain, jasotako gomendioen informazioa osatzeko aukera luzatzen du.
Gomendioak nola entregatu?

Gante (Belgika)

Gomenioak irailaren 30era arte entregatu ahal izango dira:
  • Elgoibarko Gazte Informazio Gunean (Kultur Etxeko bigarren solairuan)
  • elg.gzerbitzua@terra.es posta elektronikora bidaliz.
 
 
Sariak:
Elgoibarko Gazte Informazio Guneak bi sari zozketatuko ditu lehiaketako partaide guztien artean. Zenbat eta gomendio gehiago bidali, orduan eta aukera gehiago izango da sari bat irabazteko.
  1. 17 urtera arteko gazteek i-poda edo kamera digital bat eraman ahal izango dute.
  2. 18 urtetik gorakoek, i-poda edo gustuko oporralditxoa eskuratzeko aukera izango dute.