Udaleko Kultura Sailetik jakinarazi dutenez, filmak bi ordu baino gehiago irauten duenean, ordu aldaketari esker, ez da programazioan aldaketarik egin beharko.
Dirudienez, iraupen luzeko filmak eskaintzen zituztenean, herritar asko ez zen ordutegian egindako aurrerapenaz (19:30etik 19:00era) jabetzen eta ohiko ordutegian (19:30ean) agertzen ziren Herriko Antzokian. Horrelako egoerak ekiditeko hartu dute firmeen ordutegia aurreratzeko erabakia.
• Astelehenetan 21:30ean
Astelehenetako ordutegiak bere horretan jarraituko du eta filmak 21:30ean emango dituzte.
Gainontzeko egunetan, gaueko proiekzioak, 22:15ean hasiko dira.
• Aldaketarik ez prezioetan
Sarrera prezioek bere horretan jarraitzen dute. Aldaketak, izatekotan, urtarriletik aurrera sartuko lirateke indarrean.
- Helduentzako sarrera: 4,50 euro
- Umeen saiorako (domeketan 16:30ean) sarrera: 2,50 euro