• OHARRAK:
- • Inaugurazio ofiziala: Urriak 4 (eguena) 19:00etan
- • Ludotekaren inguruko gurasoentzako informazio batzarra: irailaren 27an, gaur, (eguena) 19:00etan Kultur Etxeko hitzaldi gelan (euskaraz eta gazteleraz).
- • Ludo festa erraldoia: irailaren 29an Plaza Handian 11:30etik aurrera; Ludo txakurraren aurkezpena, tailerrak, musika…
- • Ludoteka, umeentzako inaugurazioa: urriaren 5ean, ostirala 17:00etan; Ludorekin jolasak eta merienda.
-
• Gaztelekua: gurasoentzako informazio batzarra (euskaraz eta gazteleraz): urriaren 2an izango da 19:00etan Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
-
• Gaztelekua, gazteentzako inagurazioa: urriaren 5ean, ostirala, 19:30etik aurrera; ekipamendua ezagutzeko aukera, afari-merienda, bertsolariak, malabareak…
LUDOTEKA
•
Hartzaileak: 5-12 urteko haurrak
•
Irekiera eguna: urriak 8
• Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era.
• Helbidea: Gabriel Krutzelaegi, 6
• Telefonoa: 943-748883
• e-posta: ludoteka@elgoibar.org
• Bazkide kuota: urte osoa 40 €, hiruhilabetekoa, 10 €; familia ugaria direnek % 30eko deskontua izango dute eta gizarte zerbitzuetako programen erabiltzaileek % 100ekoa.
Ludotekako programaketatik kanpo, egingo diren ekintza berezietako prezioekin ere irizpide bera aplikatuko da.
Ludotekan uneoro haurrekin egongo diren bi hezitzailek egingo dute hezkuntza esku hartzea, haurren garapenean erreferente eta bidelagun izango direlarik.
• Helbidea: Gabriel Krutzelaegi, 6
• Telefonoa: 943-748883
• e-posta: ludoteka@elgoibar.org
• Bazkide kuota: urte osoa 40 €, hiruhilabetekoa, 10 €; familia ugaria direnek % 30eko deskontua izango dute eta gizarte zerbitzuetako programen erabiltzaileek % 100ekoa.
Ludotekako programaketatik kanpo, egingo diren ekintza berezietako prezioekin ere irizpide bera aplikatuko da.
Ludotekan uneoro haurrekin egongo diren bi hezitzailek egingo dute hezkuntza esku hartzea, haurren garapenean erreferente eta bidelagun izango direlarik.
•
Elgoibarko ludotekaren guneak:
|
•
Haurrei zuzenduriko jarduerak honakoak izan daitezke:
- Jolas librea
- Animazio jarduerak eta ekintza soziokulturalak (tailerrak, proiekzioak, ipuin kontaketak…)
- Auzo zein herri mailan antolatzen diren ekimen interesgarrietan parte hartzea.
- Irteerak eta txangoak
- Ludotekatik kanpo burutzekoak diren kultura eta jolas ekintzak.
•
Ludotekaren helburu nagusia: Jolasaren bitartez haurraren nortasuna garatzea.
•
Helburu zehatzak:
- Haurrek jolasteko eta erlazionatzeko gune egoki eta hezitzaileak izatea.
- Haurrengan balore hauek sustatzea: errespetua, elkartasuna, lankidetza, erantzukizuna, autonomia, ahalmen kritikoa.
- Aisialdian euskararen erabilera sustatzea eta bermatzea.
- Haurraren garapen kognitiboa, psikomotorea, sortzailea eta afektiboa sustatuko duen jarduera ludikoak sortu eta bideratzea.
- Protagonismoa haurrari berari ematea, zertan eta nola jolastu nahi duen berak erabaki dezan, heldu hezitzailearen erantzukizuna sustatzearena izango delarik. Haurrek autonomia lantzea.
- Gizartean haur guztien integrazioa eta parte hartzea bultzatzea, bai auzo mailan eta baita herri mailan ere.
- Hezkidetza, integrazioa, parte hartzea eta auto-kudeaketa bultzatuko dituen gune bat ahalbidetzea, auzoko eta herriko errealitatearekin konprometitua.
- Neska eta mutilen arteko aukera berdintasuna bermatzea zerbitzuan, baita zerbitzutik bideraturiko ekimen guztietan ere.
- Jarduera ludikoak eskaintzen dituen pedagogia eta hezkuntza mailako aukeren inguruan sentsibilizazio lana egitea haurrengandik hurbil dauden pertsona helduekin (guraso, senide hurbilak, beste hezitzaile batzuk, etab.).
GAZTELEKUA
•
Hartzaileak: 13-18 urteko nerabeak.
• Irekiera eguna: urriaren 6a.
• Ordutegia: Asteartetik igandera, 17:00etatik 20:00etara.
• Helbidea: Gabriel Krutzelaegi, nº 4
• Telefonoa: 943-743228
• e-posta: gaztelekua@elgoibar.org
• Irekiera eguna: urriaren 6a.
• Ordutegia: Asteartetik igandera, 17:00etatik 20:00etara.
• Helbidea: Gabriel Krutzelaegi, nº 4
• Telefonoa: 943-743228
• e-posta: gaztelekua@elgoibar.org
•
Helburuak:
- Aisiaren esparruan beste aukera batzuk eskaintzea. Eskaintzaren ezaugarriak; hezitzailea, integratzailea eta berdintzailea izan behar du.
- Nerabeen informazio beharrak ezagutu eta asetzeko estrategiak martxan jartzea.
- Nerabeen jarrera aktiboa sustatzea.
- Nerabeak autonomia lantzea.
- Aisialdian euskararen erabilera sustatzea eta bermatzea.
- Neska eta mutilen arteko aukera berdintasuna bermatzea zerbitzuan baita zerbitzutik bideraturiko ekimen guztietan ere.
- Hezkidetza, integrazioa, parte hartzea eta autokudeaketa bultzatuko dituen gune bat ahalbidetzea, auzoko eta herriko errealitatearekin konprometitua.
- Helduei (guraso, tutore eta, oro har, arduradunak) nerabeen errealitatea ezagutzen laguntzea (azturak, pertzepzioak, eskaerak, etab.) eta, ahal den neurrian, komunikaziorako eta lankidetzarako bideak zabaltzea.
• Gaztelekuan uneoro bi hezitzaile egongo dira gaztelekuko dinamikari eragiteko.
• Gaztelekuko guneak:
|
• Jarduerak: Ikastaroak, tailerrak, txapelketak, gazteek proposaturiko ekimenak e.a. Irteera eta txangoak ere antolatuko dira.
Gazteria politiken helburua
Heldutasunerako bidean eta emantzipazio prozesua errazteko, haur,
nerabe eta gazteei erraztasunak jartzea da gazteria politiken helburua.Elgoibako Udaleko gazteria politika lau programa estrukturaletan garatzen da:
- Informazioa
- Aisia hezitzailea
- Sustapena
- Emantzipazioa
Udalak, informazio programa eta aisia hezitzailea programa Elgoibarko Izarrarekin lantzen ditu, alde batetik, hitzarmen bidez eta beste aldetik, haur, nerabe eta gazteen ekipamenduak kudeatzeko sinatu berri duen kontratuaren bidez. Bestalde, informazio programan, gazteentzako informazio gunea (GIG) martxan da duela urte batzuetatik.
Gazte informazioa, haur, nerabe eta gazteen eskura jartzen den baliabide bat da, gizartean integrazio osoa lortu dezaten.
Aisia hezitzailean, berriz, ludoteka eta gaztelekua izango ditugu berehala martxan.
Aisia hezitzailea, helburu hezitzaileak dituen eta eskaintzen dituen aisia mota da eta ludoteka eta gaztelekua aisia modu hezitzailean lantzeko baliabideak dira.