'Sanlo'k 10 talderekin hasiko du eskubaloi denboraldia

elgoibarren.net 2007ko urr. 2a, 18:50

Iaz baino talde bat gehiagorekin, 10 talderekin hasiko du Sanlo Eskubaloi Kirol Taldeak 2007-2008 denboraldia, asteburu honetan. Tecnifuellek Nazional Mailan jokatzeari uko egin eta gero, ez da talderik aterako senior mailan. Alabaina, balantzaren bestaldean, indartsu dator oso harrobia, eta infantil mailako 5 talde osatzea lortu dute aurten, hiru neskekin eta bi mutilekin. 


Tecnifuelle Elgoibar senior gizonezkoen eskubaloi taldeak denboraldi aparta egin eta Nazional mailako Lehen Mailara igotzea lortu zuen iaz. Hainbat arazo medio, ordea, Lehen Mailan jokatzeari uko egin behar izan zion klubak. (Ikus hemen, Sanlo EKTren Zuzendaritza Batzordeak igoerari uko egiteko adierazi zituen arrazoiak).
Dena ez dira albiste txarrak, ordea. Izan ere, infantil mailako taldeak sortzeko jokalari gaztetxoen artean egin zen deialdia guztiz arrakastatsua izan zen eta neska-mutil mordoa inguratu da eskubaloira. Horrenbeste izan dira, infantil mailako 5 talde osatzeko adina jokalari dituela aurten Sanlok; 3 talde nesketan eta beste bi mutiletan.
 
Hauek dira aurtengo taldeak
Euskadiko txapelketan (Euskal Liga)

SENIOR NESKAK ↔ TECNIFUELLE (iazko senior mutilen babeslearen izena hartzen dute)
JUBENIL MUTILAK ↔ PNEUMAX Elgoibar
KADETE  MUTILAK ↔ TECNOMECA Elgoibar


Gipuzkoako Txapelketa 
JUBENIL NESKAK ↔ COMETEL Elgoibar
KADETE NESKAK ↔ IMH Elgoibar 
 
Infantilak Gipuzkoako Txapelketa

INFANTIL NESKAK (2. urtekoak) ↔ ATERPE Elgoibar
INFANTIL NESKAK A  (1. urtekoak)  ↔ CASA ASTIGARRAGA
Elgoibar INFANTIL NESKAK B (1. urtekoak)  ↔ CALDERERIA LILI
Elgoibar INFANTIL MUTILAK (2. urtekoak) ↔ HOTEL TXARRIDUNA Elgoibar
INFANTIL MUTILAK (1. urtekoak) ↔ SANLO Elgoibar  (momentuz babeslerik gabe)

Aste honetan asten dira txapelketak partidu hauekin
Elgoibar Olaizaga Polikiroldegian, Larunbata (Urriak 6)
17:00 IMH Elgoibar - ZARAUTZ B kadete neskak
18:30 COMETEL Elgoibar -  ZARAUTZ B jubenil neskak
Errenterian
17:30 EREINTZA - TECNOMECA Elgoibar kadete mutilak
19:00 EREINTZA - PNEUMAX Elgoibar jubenil mutila
 
*Senior neskak datorren astean, urriaren 12an, hasten dira eta infantilak, urriaren 20an.