EGITARAUA
Urriak 3, eguaztena
17:00 Txokolatada. Baltasar Elkarteak eskainia. Jai-Alai tabernaren parean
17:30 Haurrentzako jolasak. Zaku lasterketak, itsulapiko apurtzeak, bizikleta lasterketak, etab.
Urriak 4, eguena 17:30 Sokamuturra, Arnoren zezentxoekin Ondoren, Mauxitxa Txarangaren kalejira 20:00 Luntxa. Errosario kaleko Amabirjinaren irudipean. |
Urriak 5, barixakua 18:00 Pilota Partida Lagunak Pilota Eskolak antolatuta 19:00 Batukada 21:15 Herri afaria Kultur Etxeko sotoan. Gelatxo orkestrak alaituta. |
Urriak 6, zapatua 11:00 Pilota. Kadete mailako txapelketaren finalak. Ondoren, Juan Jose Agirregabiria txinga eramailearen erakustaldia. Jarrain, Iparralde eta Elgoibarko pilotarien arteko norgehiagoka. Iparraldetik, Shoroet eta Aranburu (Munduko txapeldun ohiak trinketean) 20:00 Aurreskua eta salbea Errosarioko amabirjinaren irudiaren aurrean |
Urriak 7, domekia 11:00 Meza San Bartolome parrokian, kalean hildakoen alde 18:00 Errosarioa eta meza San Bartolome parrokian. |
• Euskal Herriko txinga eramaile onena
Juanjo Agirregabiriak egingo duen erakustaldia izango da aurtengo festetako ekintzarik ikusgarrienetakoa. Bost bider irabazi du Euskal Herriko txinga eroate txapelketa eta bera da, gainera, egungo txapelduna. Txapeldunorde ere 10 bider izan da. 50 kiloko txingekin egingo du erakustaldia Agirregabiriak eta zur eta lur lagako ditu zapatu honetan (urriak 6) Errosario kalera hurbiltzen direnak, hatz bakarrarekin 50 kiloko txinga eramateko gai baita Lasturko (Deba) indartsua.
Txingekin probatu nahi duenak ere izango du aukerarik, 25 kiloko txingak jarriko baitituzte gazteenek proba ditzaten.
• Iparraldeko eta Elgoibarko pilotarien arteko partida, ohitura bat
Urteen poderioz ohitura bihurtu da Errosario jaietan Iparraldeko pilotariek eta elgoibartarrek elkarren aurka jokatzen duten pilota partida. Aurten, Shoroet eta Aranburu, munduko trinkete txapeldun ohiak izango dira etorriko diren pilotariak. Horrenbeste urtean hutsik egin gabe etorri direla-eta, Errosarioko jai batzordeak esker oneko omenalditxoa egingo die Iparraldeko pilotariei eta baita hauen manager Enrike Gil elgoibartarrari ere.