Inauguratu dituzte gaztelekua eta ludoteka

elgoibarren.net 2007ko urr. 5a, 10:56

Haur eta gaztetxoen aisialdirako egokitutako ekipamendu berriak, ludoteka eta gaztelekua atzo (urriak 4) inauguratu zituzten ofizialki. Inaugurazio ekitaldian Elgoibarko Izarrako eta Elgoibarko Udaleko hainbat ordezkarik parte hartu zuten, Alfredo Etxeberria buru zutela. Gaur, berriz, haur eta gazteentzako irekiera egingo dute. (inaugurazioko argazkiak ditu)


Ludoteka: umeentzako inaugurazioa: gaur (urriak 5) 17:00etan   
    Ludo maskotarekin jolasak eta merienda
Gaztelekua: gazteentzako inaugurazioa: gaur (urriak 5) 19:30ean   
    Ekipamendua ezagutzeko aukera, afari-merienda, bertsolariak, malabareak, etab.
 
Datorren astetik aurrera martxan
Gabriel Krutzelaegi kalean kokatuta dauden gaztelekua eta ludoteka berriak datorren astetik aurrera izango dira erabiltzeko moduan.
  • Ludoteka 5 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta dago.
  • Gaztelua 13 eta 18 urte arteko nerabe eta gazteentzat izango da.
∞ Informazio gehiago:
Inaugurazioko ARGAZKIAK:

1706641562470 Inauguratu dituzte gaztelekua eta ludoteka

1706641562513 Inauguratu dituzte gaztelekua eta ludoteka

1706641562554 Inauguratu dituzte gaztelekua eta ludoteka

1706641562595 Inauguratu dituzte gaztelekua eta ludoteka

1706641562635 Inauguratu dituzte gaztelekua eta ludoteka

1706641562680 Inauguratu dituzte gaztelekua eta ludoteka