Juanjo Agirregabiria txinga eramaileak, bost bider Euskal Herriko txapelduna zergatik atera den erakutsi zuen zapatuan (urriak 6) Errosario kalean egin zuen indar erakustaldian. Itziarren bizi den lasturtarrak 30 plaza egin zituen 50 kiloko txinga banarekin. Oraindik ere indarrik geratzen zitzaionez, hatz bakarrarekin ia hiru plaza (bakoitza 25 metrokoa) egin zituen ikusleen harridurarako. Hain zuzen, ikusleek kirol honen gogortasuna bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, Agirrebagiriak 25 kiloko txingak ekarri baitzituen jendeak proba zitzan. Bi lagun ausartu ziren, gizonezkoa bata eta emakumezkoa bestea. Sei eta hiru plaza osatzea lortu zuten, hurrenez hurren.
• Eguraldia protagonista Errosario kaleko festetan
Atzo (urriak 7) amaitu ziren Errosario kaleko festak. Aurten, eguraldi euritsua izan dute lagun Errosarioko bizilagunek. Atzo, jaien hondarrean, eguzkia agertu bazen ere, lehen
egunetan euria izan da jaietako protagonista. Ekitaldi batzuk aterpera
lekuz aldatu eta beste batzuk bertan behera laga behar izan dituzte
euriaren erruz. Euriak, baina, ez ditu kaletarren festarako gogoak busti eta jendearen parte hartze handia izan dute Amabirjinaren omenez antolatzen dituzten festek.
• Pilota partidak bertan behera
Aurreko egunetako euriteen eraginez eta Plaza Handiko frontoiaren gehiegizko hezetasunak sortu zitzakeen arriskuez jabeturik, Iparraldeko eta Lagunak Pilota Eskolako pilotarien arteko norgehiagoka bertan behera lagatzea erabaki zuten antolatzaileak. Hortaz, urtebete itxoin beharko dute Shoroetek eta Aranburuk iazko porrotaz mendeku hartzeko, Loiola eta Atxotegik lortu baitzuten iaz iparraldekoen aurkako lehen garaipena Iparraldeko eta Elgoibarko pilotarien arteko desafio hau, duela urte batzuk, egiten hasi zirenetik.
BIDEOAK
• Sokamuturra Errosario kalean
{google}-475868438199945256{/google}
{google}-2000153351802269233{/google}
• Haurrentzako jolasak
{google}1608229067737991694{/google}