Datuak:
- Saldutako boleto kopurua: 5.500
- Lortutako dirua: 6.100 euro (600 euro donazkoei esker)
Pozik eta esker onez
Gemma Agirregomezkortak adierazi du, oso gustura daudela 2007ko kanpainan lortzen ari diren emaitzekin. “eskuartean geneuzkan boleto guztiak saldu ditugu eta, nola ez ginen ba pozik egongo”. Bide batez, boletoak musutruk ateratzen beti laguntzen dien Arrillaga inprenta eskertu nahi izan du eta baita errifak erosiz edo donazioak eginez lagundu duten elgoibartar guztiak ere, “beti laguntzen diguten elgoibartarrez gain, errifa asko saldu ditugun Mendaro eta baita Irun, Hondarribia eta Arrasateko lagunei ere luzatu nahi nieke esker ona”.
Kanpainaren 2. zatian ikastetxeetara hurbilduko dira
Aurki, 2007ko kanpainaren 2. zatiari ekingo dio Miskik. Kalean errifak saltzen jarraituko dute, eta honez gain, herriko ikastetxeetara ere hurbilduko dira. Dirua batzeaz haratago gaztetxoengan elkartasun sentimendua sustraitu nahi lukete Miskiko bultzatzaileek, “Eurena baino bizimodu txiroagoa daramaten Peruko haurrei lagunduz, planetako gizarte-egoera ahulena pairatzen dutenganako elkar-laguntzazko sentimendua zabaldu. Hara hor gure nahia”.
Peruko haurrei Laguntzeko bideak
- Peruko haur bat besoetan hartzeko 18 eta 25 euro artean eman behar dira hileko.
- Miskiko bazkide eginaz ere eman daiteke laguntza. Bazkideek hil bukaeran nahi edo ahal duten diru kopurua emanda nahikoa da.
∞ Erlazionatutako albisteak:
• Peruko haurrak eskolatzeko 24.774 euro batu ditu ‘Miski’k 2006an (elgoibarren.net
2007-01-23)