Eguneko ia 25 emakume elgoibartarren neurriak hartzen ari dira Valentziako Biomekanika Institutuko (IBV) bi biologo, Begoña Lamar eta Ana Serral. Neurketak egin ahal izateko, Gabriel Krutzalaegi kaleko behealde batean atondu dute ikerketa gunea. Domekan (urriak 6) hasi ziren neurriak hartzen eta sei egunetan neurketekin amaitzea espero dute.
Parte hartuko duten 130 emakume elgoibartarrak zoriz aukeratuak izan dira eta beraien parte hartzea guztiz anonimoa da. Bizitza eta ohiturei buruzko galdetegia egiten diete lehenik. Ondoren, beso, bizkar eta gerri bueltako gantz kopurua neurtu, eta azkenik, laser teknologia erabiltzen duen kabina modukoan sartzen dituzte. Azken honek emakumearen gorputzaren hiru dimentsiotako irudia osatzen du ordenagailuan.
∞ Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko emakumeek arropa neurrien bateratzea lortzeko azterketan parte hartuko dute (elgoibarren.net 2007-09-26)
- Yo soy yo y mis michelines (Juan Agirreren iritzi artikulua DVn)