Mikel Ibañez presoaren estradizio-epaiketaren sententzia urriaren 24an aterako da

elgoibarren.net 2007ko urr. 10a, 09:57

Elgoibarko Askatasunak jakinarazi duenez, duela bi aste epaitu zuten Mikel Ibañez Oteiza, ustezko ETAkidea, Parisen. Espainiar Gobernuak Ibañezen estradizioa eskatu dio Frantziar justiziari eta, hain zuzen, estradizio-eskaerari men eginez epaitu zuten Ibañez Parisko Justizia Jauregian. Urriaren 24an emango dute sententziaren berri.


Familiari abisatu gabe epaitu zutela azaldu dute Askatasunakoek. Honakoa, gainera, denbora tarte laburrean estradizio eskaera bati aurre egin behar dion bigarren aldia ei da. “Joan zen ekainean ere epaitu zuten, baina fiskalak atzera bota zituen Espainiar Estatuak aurkeztu zituen frogak. Oraingoan, berriz, estradizio eskaera fiskalak luzatu duen arren, proba ahulak aurkeztu ditu. Proba gutxi horiekin estradizio eskaria aurrera atera izanak, bide judizialetik hartutako erabaki politikoa izan dela erakusten digu”. Sententzi aurriaren 24an aterako da.
 
Lotura duten albisteak: