•
BIDEOA:
{google}-3665993890523949935{/google}
Madariaga bidean dagoen Otarre jatetxekoek emandako kalabaza hazia erein zuen Jose Zubizarretak Ibarre-Torreko ortuan. “Otarreko kalabazak 75 kilo pisatzera ailegatu ziren iaz, baina ale honek marka guztiak hautsi ditu, beste kalabazak baino askoz gehiago hasi da”.
Zalantza guztiak uxatzeko, baserri parean daukaten Doimak enpresan pisatu zuten metro bat eta 74 zentimetroko perimetroa duen kalabazatzarra.
Eta hau guztia, “orturako urte txarra” izan delarik, Josek argitu digun moduan. "Urte oso diferentea izan da aurtengoa orturako. Tomaterako eskasa. Gorriña asko egon da eta tomate landareak landatu orduko usteltzen ziren. Aza eta porruentzat bai, hauentzat urte ona izan da, euri asko egin du-eta”.

Animaliei jaten emateko erabiliko dute kalabaza.
• ARGAZKIAK: