Sukaldaritza eta musika uztartuko ditu Sinuosek ‘Vitrozeramusika’n

elgoibarren.net 2007ko aza. 15a, 14:45

Sotoko Hotsak 2007 egitasmoaren baitan, sukaldaritza protagonista izango den hiru kontzertu antolatu ditu Elgoibarko Sinuose Elkarteak.
  • Kontzertuak NOIZ: azaroak 15, 16 eta 18an. Kultur Etxeko sotoan.

 
 

Kontzertu berritzaileak, ohiko bideetatik aldentzen direnak prestatu ohi ditu Sinuosek. Dauzkaten jarraitzaileek eskertuko dute oraingoan egin duten sormen esfortzua. Hona Sinuosekoek aurkeztuta, Vitrozeramusika! honetan eskainiko diguten ‘menua’.

  Osteguna 15 (22:30)
DJ Amsia + GaNIX&JonF
Azkoititik etorriko zaigu Dj Amsia (goiko argazkian) izugarrizko soinu jana eskainiz, eta Dj izenpean egon arren ez gaitu dantza egitera bakarrik bultzatuko. Entzun eta dastatu. Honekin batera Elgoibarko gaNiX eta azpeitiko JonF graffitigile gazteak harituko dira sukaldeko paretak margotzen.

  Barixakua 16 (22:30)

1706641503345 Sukaldaritza eta musika uztartuko ditu Sinuosek ‘Vitrozeramusika’n

Señor Achi + (gR)

Sinuoseko kidea, Arima Beltzako gitarra jolea eta musikari aparta ere bada. Oraingoan, Señor Achi moduan aurkeztuko du bere burua. Gitarra jotzeaz aparte, soinuarekin jolasean ibiliko da paisai ederrak marrazten. Eskarmentu handiko musikaria izanik, sorpresaz beteriko emanaldia eskeiniko du. Bitartean, (gR) elgoibartarrak altzari tresnekin sukaldea egingo du.

  Domekia 18 (20:00)

1706641503385 Sukaldaritza eta musika uztartuko ditu Sinuosek ‘Vitrozeramusika’n

Bizarra + Patoramsay

Bizarra bikoteak musika jarriko dio PatoRamsay sukaldari txiletarrari, eta honek, jaki goxoak sukaldatuko ditu musikaren eta mugimenduaren arteko sinestesia lortuz. Momentuan dastatzeko musika, momentuan eginikoa. On egin!!