Egaña eta Joxe Agirrerekin ospatuko du 'Baltasar'ek elkartearen 50. urteurrena

elgoibarren.net 2007ko aza. 16a, 09:04

OHARRA: Bertso-afariko pare bat argazki bidali dizkigute Baltasar elkartetik
Baltasar Pelota Zale elkarteak sortu zeneko 50. urteurrena ospatuko du 2008an, 1958an eratu baitzen. Datorren urtera arte itxaron gabe, urtemugako ospakizunekin hastea erabaki dute. Gaurko (azaroak 16) goi mailako bertso-afaria antolatu dute. Andoni Egaña eta Joxe Agirre izango dira bertsolariak eta gai-jartzaile lanetan Uxue Alberdik jardungo du.
  • SARRERAK: 8 sarrera geratzen dira. 

Argazkia:
 

Baltasarrera hurbildu ziren bertsozaleek, 60 bat lagun inguru orotara, gozatu edarra hartu zuten Egañaren eta Joxe Agirreren ateraldiekin.

 
 
Bertso afarirako sarrerak eskuratzeko garaiz zabiltzate oraindik, 8 sarrera geratzen baitira.
  • Soarte Argazki dendan (943 74 20 21) edo Baltasarren bertan (17:00etatik aurrera) eskuratu ditzakezue sarrerak. Guztira, 60 lagunentzako lekua egin dute Baltasarrekoek. 
ORDUA: iluntzeko 21:00etan hasiko da.
 
Finalaurrekoaren bezperan gai-jartzaile 

Uxue Alberdi

Uxue Alberdi bertsolari elgoibartarrak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Eskoriatzako finalaurrekoan parte hartuko du bihar (azaroak 17). Gaur, berriz, gai-jartzaile lanetan jardungo du Baltasarren.