Uxue Alberdi, Jexux Mari Irazu, Jon Martin, Ainhoa Agirreazaldegi, Unai Agirre eta Beñat Gaztelumendi izan ziren lehenengo finalaurreko protagonistak. Kanporaketa gogorra tokatu zitzaion Uxue Alberdiri, izan ere, primerako bertsolariak izan baitzituen aurrez-aurre.
Eskoriatzako finalerdian lortu zuen 5. postu eta puntuazioarekin (484), garesti dauka elgoibartarrak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako txartela, finalerdietako irabazleez gain, puntuaziorik altuena lortuko duten bertsolariak pasako baitira finalera. Geratzen diren bi finalerdietako (Oiartzun eta Ordizia) emaitzen zain egon beharko du, hortaz, Alberdik.
Eskoriatzako Intxaurtxueta kiroldegian 1.000 lagun inguru bildu ziren; jendez gainezka zegoen aretoa. Hotzak ez zituen ikusleak atzera bota eta bertsoen epeltasun bila gerturatu ziren Eskoriatzara. Bertsolarien lana ikusleak berotzea izan zen eta ez zuten hutsik egin.
- Eskoriatzako kanporaketaren kronika irakurtzeko, klikatu hemen: Jon Martinek Ilunbeko final handian kantatuko du (iturria: www.gpuntua.com)
-
Ikusi hemen: saioko argazkiak
Eskoriatzako SAILKAPENA:
Saio orekatua izan zen. Azkenean Jon Martin izan zen irabazlea 497,5 punturekin eta bera izango da finalerako lehenengo sailkatua.
2 Jexux Mari Irazu 496
3 Unai Agirre 492,5
4 Beñat Gaztelumendi 488,5
5 Uxue Alberdi 484
6 Ainhoa Agirreazaldegi 443,5
- Sarrerak hartzeko azken eguna azaroaren 26a.
- Informazio gehiago lortzeko 943 74 1626 telefonora deitu daiteke.
- Telefonoz edo e-postaz apuntatu ahal izango da eta izen-abizenak eta telefono bat utzi beharko dira.
Prezioak:
- Sarrera arrunta: 25 €
- Bertsozale elkarteko bazkideek: 20 €
- Elgoibarko Izarrako bazkideek: 20 €
- Bi elkarteetako bazkideek: 15 €
- 16 urtetik beherakoek: 15 €