EBBko kide izendatuko dute Irune Berasaluze, Mendaroko alkatea

elgoibarren.net 2007ko aza. 20a, 09:28

Aberri Batzarrean (abenduaren 15ean) izendatuko dituzte, ofizialki, Euzkadi Buru Batzarreko (EEB) zortzi kideak, buruzagiak, alegia, baina herenegun bukatutako barne prozesuko bozketen emaitzen arabera, dagoeneko jakina da zein hautagaik lortu duten EAJko afiliatuen babesa. Irune Berasaluze, Mendaroko alkatea da horietako bat.

EAJ alderdiko afiliatuek abenduaren 2an izendatuko dute Iñigo Urkullu EBBko buru, V. Biltzar Nagusian, eta abenduaren 15eko Aberri Batzarrean, berriz, EBBko zortzi kide berrien hautaketa egingo dute ofizial. Izan ere, dagoeneko jakina da zein hautagaik lortu duten afiliatuen babesa, barne prozesuko bigarren itzuliko bozketak herenegun bukatu eta gero.
Hauek dira Iñigo Urkullu presidentearekin batera EBBko kide izendatuko dituzten 8 kideak:
  1. Irune Berasaluze (Gipuzkoa Buru Batzarreko kidea eta Mendaroko alkatea)
  2. Aitor Olaizola (GBBko kidea)
  3. Belen Greaves (Bizkaiko Kultura diputatua)
  4. Aitor Alzola (ABBko kidea)
  5. Iñaki Goikoetxeta (Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzako idazkari nagusi ohia)
  6. Amaia Espinosa (Bizkaiko Batzar Nagusietako kide eta Ondarroako udal batzordeko kidea)
  7. Joseba Aurrekoetxea
  8. Jose Mari Zalbidegoitia
EBB berria eta berritua

1706641500244 EBBko kide izendatuko dute Irune Berasaluze, Mendaroko alkatea

Aberri Batzarrak aukeratzen duen zortzikotean, gaur egungo EBBko kideen artean bik baino ez dute jarraituko: Joseba Aurrekoetxea eta Jose Mari Zalbidegoitia.
∞ Informazio gehiago:
 
 
 
Irune Berasaluze, "txiki-txikitatik izan dut abertzaletasun sentimendua"

Irune Berasaluze (aginte makilarekin) eta Esti Gonzalez, aurreko Mendaroko alkatea.

Irune Berasaluze Lazkano, Mendaroko alkatea, abokatua da ogibidez, Deustuko Unibertsitatean lizentziatua (1995). Ekainaren 22an, Udal Hauteskundeen ondoren BARREN astekariak (619. alea) egin zion elkarrizketan adierazten zuenez, aspalditik dator politikarekiko duen lotura "txiki-txikitatik bizi izan dut etxean abertzaletasun sentimendua, herri honekiko daukadan maitasuna txikitatik jaso dut, nire aitaren familia politikan sartuta egon baita".