Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak eta Getxoko Komiki Azokak (azaroaren 23tik 25era) elkarlanean antolatu duten erakusketan, Ruben Arozenaren (1966-2005) aukeratutako 30 komiki lan egongo dira ikusgai.
Pertsonaia gogoangarriak
Arozenak, "Arotz" moduan ezagunagoa komiki munduan, komiko legatu mardula laga zuen. Baita pertsonaia gogoangarriak ere; esate baterako, Iñaki Mandangas edo Triski eta Bi Lumak osatutako bikotea.
Artista elgoibartarraren inguruan ibilitakoek azaldutakoaren arabera, 90. hamarkadakoak dira Arozenaren lanik gehienak, “Handik aurrera, denbora gehiago eskaini zion margogintzari, nahiz eta sekula ez zion laga komikiak marrazteari, bere pasioa baitzen”.
Euskal komiki argitalpen ia gehienetan kolaboratu zuen Arozenak bere lanekin: Habe, Habeko Mik, Ipurbeltz, Aizu!, Hemen, e.a. Prestigio handiko agerkarietan ere publikatu zituen lanak, hala nola, El Viboran edo Bronx aldizkari italiarrean.

Erakusketa
- Ordutegia: 10:00-13:00 eta 18:00-21:30 astelehenetik barikura, 10:00-13:00 eta 18:00-21:00 zapatuan eta 18:00-21:00 domekan.
- Non: Algortako erakustaretoan, hilaren 30era arte.