Ikusi nahi al dituzue ‘ONU’ auzoko argazki zaharrak?

elgoibarren.net 2007ko aza. 20a, 13:58

{google}-9024614173223229078{/google} 
  • Bideo honetan: "ONU" kaleko bizilagunen argazki zaharrez osatutako argazki-bilduma musikatua.
‘ONU’ esaten diote elgoibartar gehienek, orain mende erdi jatorri ezberdin eta anitzetako lagunak hartu zituen Ermuaran Bide kaleari. Bertan bizi diren, edo bizi izan diren, 150 bizilagun bazkari baten bueltan batu ziren joan zen irailean, elkarren berri izateko eta oraindik ere “auzo sentimenduak” indar berezia duela aldarrikatzeko.

1706641499387 Ikusi nahi al dituzue ‘ONU’ auzoko argazki zaharrak?

BARREN
astekariko azken alean (634. alea) Luzezabal atalean jardun genuen Ermuaran Bide "ONU" kalearen gainean, eta argazki zaharrez hornitu genuen erreportaia. Geneuzkan argazki guztiak ezin izan genituen sartu, ordea. Kaleko bizilagunek auzoko eta auzotarren erretratu zaharrekin prestatutako argazki-muntaia honetan (bideoan) daukazue argazki gehiago ikusteko aukera. 14 minutuko iraupena du bideoak.