elgoibar1936.com blogean memoria historikoa berreskuratuko dute

elgoibarren.net 2007ko aza. 21a, 09:32

Elgoibar1936, gure herriko memoria historikoa berreskuratzeko herritarrek sortutako taldea da. Sortu berri duten blogean azaltzen dutenez, “gure herrian, frankistek eginiko hilketa eta sarraskiak kontatzeko sortu dugun taldea da, herriak herriarentzat kontatutako historia, ‘galtzaileen’ historia". Elgoibarko mendietan dauden fusilatuak lurpetik atera eta identifikatzea da taldearen helburuetako bat.


Honako hauek dira www.elgoibar1936.com blogak dituen atal nagusiak:
  1. Elgoibartarrak gartzela eta erbestean: kontzentrazio-esparruetan, kartzelan edo erbestean egon ziren 13 elgoibartarren datuak jaso dituzte, momentuz.
  2. Frentean hildako elgoibartarrak: gerra zibilean frentean hildako elgoibartarren (errepublikarrak eta abertzaleak) zerrenda luzea ere batu dute Elgoibar1936 taldekoek. Guztira bizia galdu zuten 13 herritarren datuak eskuratu dituzte.
  3. Elgoibarren fusilatuen zerrenda: 1936-1939 urte bitartean fusilatu zituzten elgoibartarrak edo Elgoibarren bertan fusilatu zituzten kanpotarren zerrenda ere osatu dute. Oraindik ere guztiz osatzeke dagoena.
  4. Argazkiak: erretratu zahar banaka batzuk ere bildu dituzte, Alemaniako webgune batetik ateratako bat tartean.

Bloga osatzen jarraitu nahi dute

1706641499083 elgoibar1936.com blogean memoria historikoa berreskuratuko dute

Bloga guztiz osatugabe dago oraindik. Informazioa jasotzen jarraitzeko asmoa dute ekimen honen sustatzaileek. Elkarrizketak dira erabiliko duten bideetako bat, gerratea bizi izan zutenen testimonioa jasotzeko asmoa baitute elkarrizketen bidez.
Herritarrengandik argazkiak, bitxikeriak edo gerra zibilarekin zerikusia duen dena delako informazioa jasotzeko desiratzen daude Elgoibar1936 taldekoak.
Harremanetarako:
  • e-posta: elgoibar1936(abildua)euskalerria.org
  • Telefonoak: Hodei: 605 772 285;  Iñaki: 690 670 021 
∞ Lotura duten albisteak: