Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu nagusiak Elgoibarrera egin zuen bisita aprobetxatu zuen Udalak Olasoko errotondako lanekin datorren urtean hasiko direla aurreratzeko.
Herriko hegoaldeko sarbidea asko aldatuko du jarduera honek. Honez gain, Elgoibar alderik alde zeharkatzen duen N-634 errepideko punturik
arriskutsuenetakoa da egun ingurune hau, batez ere, inguruan dauden industria guneetarako sarrerengatik. Errotonda berriari esker ibilgailuen joan-etorria
asko hobetuko dela espero dute udal arduradunek.
Ingurune honetan eraikiko dute errotonda berria
Biribilgune berriaren xehetasunak:
- Aurrekontua: 2,5 milioi euro
- Lanak noiz hasi: datorren urtean. Jaurlaritzaren Izartu II programan sarturik dagoen azpiegitura da, eta bertatik jasotzen diren diru-laguntzat ez alperrik galtzeko, nahitaezkoa da lanak 2008an hastea.
- Industrialdeetara doazen ibilgailuen sarbidea errazteaz gain, Olason egingo den biribilgunean bi bide berri egingo dira.
- Lehendabiziko bidea:
“Basko
Rent enpresarenak izandako instalazioen ostetik igaroko da, eta Sigma
auzoraino iritsiko da".
- Bigarren bidea: "hilerrira daraman bidearen parean, behealdean, egingo da” bigarren bide hau tanatoriotik hurbil eraikiko den biribilgunean amaituko da. Gainera, biribilgune hau aurrekoaren altuera berberean, egun dagoena baino garaiago, hortaz, eraikiko dute. “Hortik aurrera, bideak Sigmako industrialdearekin bat egingo du. Horiek horrela, zubia zeharkatu ondoren, ibilgailuak Ubitarte Buru ingururaino iritsiko dira. Eta lanak amaitzean San Rokeraino zuzenean joateko aukera ere izango da”, Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak esandakoaren arabera.
- Sigma auzoko bizilagunek, berriz, auzoan sartzeko eta ateratzeko dituzten ohiturak aldatu beharko dituzte errotonda amaitzen dutenean. Egun frontoi parean dagoen bidegurutzea arriskutsua darabilte auzoan sartu-irtenak egiteko. Errotonda egiten dutenean, auzora sartzeko bakarrik erabiliko dute bidegurutze hau. Atera, berriz, errotonda berritik egin beharko dute. Horretarako auzoko etxeen atzealdean 465 metroko errepide zatia egingo dute.
∞ Lotura duten albisteak:
-
Sigma auzorako sarrera-irteerak errazteko biribilgunea eraikiko da Olason (2007-02-13 elgoibarren.net)