Jostailuen erakusketa eta jostailuak birziklatzeko tailerra asteburuan

elgoibarren.net 2007ko aza. 23a, 09:26

Gaur: Arratsaldeko 17:00etan irekiko ditu ateak jostailuen erakusketa gidatuak. Elgoibarko Izarrak eta Atxutxiamaikak antolatutako erakusketa azaroaren 26ra (astelehena) arte egongo da zabalik.
Erakusketaz gain, jostailuak birziklatzeko tailerra ere egingo dute bertan.
Honekin batera, jostailu bilketa ere egingo dute, beharra duten familietan banatzeko.


Jostailuen erakusketa gidatua
  • Guraso, haur eta hezitzaileei zuzenduriko jostailuen gaineko informazioa emango da Elgoibarko Izarrak eta Atxutxiamaika Aisialdi Taldeak antolatu duten jostailuen erakusketa gidatuan.
  • Merkatuan eskaintzen diren hainbat jostailu (belikoak, pedagokikoak, didaktikoak,...) ezagutu eta aztertzeko aukera izango da.
  • Jostailu bakoitzak haurraren garapenean betetzen dituen funtzioak ikertuko dira.
  • Jostailuen kalitatea (material egokia, iraunkortasuna,...) ezagutzeko aukera.
  • Jostailuak ukitu, manipulatu eta hauekin jolasteko aukera ere izango da.

1706641479733 Jostailuen erakusketa eta jostailuak birziklatzeko tailerra asteburuan

 
Egunak: Azaroak 23,24,25 eta 26
Lekua: Kultur Etxeko sotoan
Ordua: barixaku eta astelehenean: 17:00 - 20:00
           zapatua eta domekia: 11:00 -14:00
Sarrera doakoa da.
 
  
Birziklatuz jostailuak sortu tailerra
Erakusketak irauten duen bitartean, jostailuak birziklatzeko tailerra egingo dute. Haurrei zuzendutako tailer honetan, materiala birziklatuz jostailuak sortuko dituzte.
  • Azaroak 24 (zapatua): 12:00-13:30
  • Azaroak 26 (astelehena) 17:30-19:00
Doako tailerra izango da.
 
Jostailuen bilketa
Azkenik, etxean erabiltzen ez duzuen jostailurik badaukazue erakusketara eramateko deia egiten du Atxutxiamaikak, jostailuak bildu eta beharra duten familietan banatzeko asmoa baitute.
 
 •  ELKARRIZKETA:

1706641479764 Jostailuen erakusketa eta jostailuak birziklatzeko tailerra asteburuan

Uxue Zabaleta izango da jostailuen tailer gidatuko arduradunetako bat. BARREN astekariko Zortxiko Txikia atalean elkarrizketa laburra egin diogu: