Koloniako (Alemania) ferian ikusi zuen alkateak lehenengo aldiz patinatzeko pista berritzaile hori eta ahalegin guztiak egin ditu herrira ekartzeko.
Ez da ohikoa patinatzeko pista, izotzik ez duelako baina sentsazioa berdina omen da. Gainera ez du mantentze berezirik eskatzen. Aurrez Durangon egon zen era honetako pista.
- Abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra bitartean Plaza Txikian jarriko dute
- Ordutegia: Goizeko 11:00etatik 14:00ak bitartean goizez, eta 16:00etatik 21:00ak arte arratsaldez. *Abenduaren 17tik 21era bitartean arratsaldez bakarrik patinatu ahal izango da.
- Patinatzeko 100 pare bota eskura izango dira eta 20 laguneko talde batek gehienez patinatu ahal izango du txanda bakoitzean, bakoitzak 15 bat minutu iraungo duelarik.
- Bi arduradun egongo dira guztia gainbegiratzen eta segurtasun neurriak hartuko dira. Nahi duena gerturatuko liteke, haur zein heldu, baita kanpoko jendea ere.
- Hil honen 12an eta 13an montatuko du pista Sevilako enpresa batek.
Nolako itxura izango du pistak?
Interesa duenak www.xtraice.com helbidean ikus ahal izango du pista honen itxura eta funtzionamendua. Eibarko Untzaga plazan (alboko irudian) ere jarri izan dute izotz pista azken urteetan.
Autotxoeak abenduaren 21etik aurrera
Autotxokeak ere patinatzeko pistaren ondoan jarriko dira hilaren 21etik urtarrilaren 6ra arte. 900 fitxa hartu ditu bere gain Udalak eta horietatik 861 ikastetxeen artean banatu ditu.
- Bidaia bakoitzak 1,50 euro balioko ditu.
- Ordutegia: 10:00etatik 00:30era izango da.
Gabonetako izarrak bi nobedade horiek izango badira ere, urteroko Gabon Zaharretako feria abenduaren 29an izango da.