Euskara ikastea eta integrazioa helburu
2007-2008 kurtsoan burutuko den egitasmo honen helburua, gazte hauekin
kulturartekotasuna eta eleaniztasuna lantzea da. Eta hauek lantzearekin
lortu nahi den helburua, euskara ikastea eta etorkinak herrian
integratzea da.
Horretarako, aurreko urteetako “10-16 urte bitarteko euskara errefortzuei” enfoke berri bat eman diete.
Egitasmoan parte hartzen duten gazteok herrialde desberdinetatik etorri dira Elgoibarrera. Egitasmoan 8 gaztek eman dute izena eta herrialde hauetakoak dira; 2 kubatar, 4 brasildar, errusiar 1, eta ekuatoriar 1.
Etorri berri hauek beste lurralde batetik datoz. Gurea ez den hizkuntza bat daukate, kultura bat, ohitura batzuk, erlijio ezberdina (hainbat kasutan)... Eta hauek guztiak kontutan hartuta, “euskara irakastea baino zerbait gehiago egin nahi” dute proiektu berri honen arduradunek. “Alde batetik kulturartekotasuna landu nahi dugu: bai beraien kulturen artean, eta bai gure kulturaren berri emanez ere. Eta beste alde batetik, beraien hizkuntza euskara ez dela, eta euskara beraien bigarren edo hirugarren hizkuntza dela jakinik, eleaniztasuna lantzen saiatuko gara”.
Gaztelekuko erabiltzaileekin integrazioa

Beraiekin egingo dituzten saioetan, herriko beste gazteekin integrazioa landuko da, “zehazki gaztelekuko erabiltzaileak diren gazteekin, adin tarte berdina duten gazteak direlako”. Egingo diren saio guztiak, aurretik aipaturiko interakzio hau bultzatzera zuzenduak izango dira, ekintza ezberdinen bidez.
Egitasmoa urria bukaeran hasi zen eta maiatzera bitartean burutuko da. Kontutan hartuta egitasmo hau esperientzia pilotu bat dela, ikasturte honek ematen duena baloratuko dute arduradunek kurtso bukaeran, "egitasmoaren egokitasuna aztertzeko”.

∞ Lotura duten albisteak:
- 52 haurrek parte hartu dute aurten 'Euskara Errefortzuak' programan (2007-05-31 elgoiBARREN.net)