Betikoak faborito
Ajedrez munduan txakur zaharrak diren Oleg Korneev errusiarra, lau bider txapeldun Elgoibarren, eta Azer Mirzoev azerbaijandarra, iazko irabazlea, izango dira beste behin ere txapela janzteko faborito nagusiak. Hala izanik ere, gazteen kemen eta nabarmentzeko gogoari egin beharko diete aurre. Sabrina Vega kanariarraren (10. postuan sailkatu da Armenian egin berri
den munduko txapelketan) eta Mikel Huerga nafar gaztearen (estatu mailako
txapelduna Junior kategorian) parte hartzea azpimarragarria da zentzu honetan. Honako beste jokalari hauek ere parte hartuko dute: Kamil Miton (Polonia), Eric Prie (Frantzia), Dragan Paunovic (Serbia), Santi González de la Torre eta Mario Gómez (Euskadi), eta David Lariño (Espainia).
Eskola kiroleko xake txapelketa hilaren 16an
Nazioarteko txapelketari abenduaren 16an, domekan, emango zaio bukaera. Egun horretan, Elgoibarko ikasleek- benjamin, alebin eta infantil kategorietakoek- txapelketa bat jokatuko dute, Elgoibarko Eskola Kiroleko Kontseiluak eta Zubi-Ondo Xake Elkarteak antolatuta.
Kultur Etxeko sotoan, 16:00etan
Elgoibarko Nazioarteko XVII. Xake Txapelketa
Kategoria: X = 2491,5
Abenduaren 10etik 16ra
Xakelariak (Puntuazioa eta postu esanguratsuenak)
MARIO GOMEZ (Euskadi) Maisu Handia 2490
1. postua Amabirgin Zuriaren Nazioarteko Torneoan
1. postua XXXI Nazioarteko San Prudentzio Torneoan
2. postua Cacereseko Nazioarteko II Irekian
3. postua Nazioarteko Zallako Irekian
4. postua XI. Nazioarteko Leongo Irekia
4. postua XIX Nazioarteko San Lorenzo Torneoa 4 postua Euskadiko Txapelketa Nagusian
4. postua Barakaldoko Nazioarteko Irekian Euskadiko selekzioko kidea
|
|
SANTIAGO GONZALEZ DE LA TORRE (Euskadi) Nazioarteko Maisua 2399
2. postua Euskadiko Txapelketa Nagusian (2007)
3. postua Aste Nagusia Nazioarteko Irekian
5. postua Bergara Herria Nazioarteko Torneoan
Euskadiko selekzioko kide
|
|
MIKEL HUERGA (Nafarroa) mf 2440
1. postua Eskualdeetako Etxeetako Torneoan
1. postua Marcoteko VII. Nazioarteko Txapelketa Itxian
3. postua Espainiako Iparraldeko Txapelketan (2007)
5. postua Euskadiko Txapelketan (2007)
Espainiako txapelduna jubenil mailan (2007)
|
|
OLEG KORNEEV (Errusia) Maisu Handia 2587
2. postua Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketa Itxian
1. postua Barakaldoko XX. Nazioarteko Torneoan
1. postua Nazioarteko III. Villa de Sort III Torneoa
3. postua “Memorial Rguez Peña” Nazioarteko I. Txapelketa Itxian
3. postua Zaragozako Hiria Nazioarteko III Open Irekian
|
|
DAVID LARIÑO (Galizia) Nazioarteko Maisua 2428
1. postua “La Zubia” Nazioarteko III. Irekian
2. postua Espainiako Iparraldeko Txapelketa Nagusian (2007)
3. postua “Villa de Espartinas” VIII. Torneoan 5º Madrideko Maisuen Torneoan
|
|
AZER MIRZOEV (Azerbayan) Maisu Handia 2545
1. postua Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketa Itxian
1. postua Zaragozako Nazioarteko III. Nazioarteko Irekian
1. postua Cacereseko Nazioarteko II. Nazioarteko Irekian
2. postua Santa Colomako Nazioarteko V. Nazioarteko Irekian
2. postua Derioko Nazioarteko Torneoan
3. postua “Ciudad de Soller” Nazioarteko II. Torneo Itxian
3. postua Madrileko Maisuen Torneoan
|
|
KAMIL MITON (Polonia) Maisu Handia 2628
2º Montrealgo Nazioarteko Torneoan
3º Kanadako Nazioarteko Irekian
7º La Habanako XLII Nazioarteko Torneoan
Poloniako selekzioko kidea.
|
|
DRAGAN PAUNOVIC (Serbia) 2535
1. postua Javier Luengoren oroimenezko XVII Torneoan
2. postua La Rodako XXXIV. Nazioarteko Irekia
3. postua Activo de Gros II. Nazioarteko Irekian
4. postua “Villa de Espartinas” VIII. Torneoan |
|
ERIC PRIE (Frantzia) Maisu Handia 2532
2. postua Creon-eko XII. Nazioarteko Irekian
6. postua Loubatiere Memorialean
10. postua Saint-Affrique-eko XV. Nazioarteko Irekian
10 postua Balagneko IV. Nazioarteko Irekian
Frantziako selekzioko kidea
|
|
SABRINA VEGA (Kanariar Uharteak) Emakumezko Maisu Handia 2331
16 urtez azpiko Espainiako Txapelduna (1999)
16 urtez azpiko Espainiako Txapelduna (2002)
16 urtez azpiko Espainiako Txapelduna (2003)
18 urtez azpiko Espainiako Txapelduna (2003)
18 urtez azpiko Espainiako Txapelduna (2004)
6. postua 18 urtez azpiko Munduko Txapelketan
4. postua Espainiako Emakumezkoen Txapelketan
10. postua 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan
14 urtez azpiko Munduko Txapelketako jokalari espainiar onena (2000)
12 urtez azpiko Munduko Txapelketako jokalari espainiar onena (1999)
Espainiako emakumezkoen selekzioko kidea
|
|
Txapelketa hau Euskadiko Xake Federazioak, Udal Kirol Patronatuak eta Elgoibarko Zubi-Ondo klubak antolatu dute elkarlanean.