Aurrez Plaza Txikia eta inguruetako aparkaldi mugatua arautzeko zegoen
makinaren bestelako sistema darabilte makinok: aparkatu ondoren hartu
beharko da orain tikea.
Astebetez bi makinek; lehendik zegoen zaharrak eta orain jarri duten berriak, aldi berean funtzionatzen jarraituko dute Plaza Txikia eta inguruetako doako TAO zonaldean. Batean zein bestean atera ahal izango da doako TAO txartela. Alabaina, hemendik astebetera, gutxi-gorabehera, makina zaharra kendu eta berritik atera beharko dira txartelak edo tikeak.
Bestalde, Upaiz Zaharra kale berriko (Txarriduna Hotela eta Toletxe artean) doako TAO zerbitzua martxan dago jadanik.
Lehenengo aparkatu eta gero txartela hartu
Orain artean ez bezala, autoa aparkatu eta gero hartu beharko da TAO txartela, dagokion makinatik. Euskal Herriko beste hainbat herritan ikus daitezkeen TAO makinak jarri ditu oraingoan Udalak Elgoibarren. Horiek, eguzki energia darabilte.
Makinan bertan ageri dira tiketa ateratzeko jarraitu beharreko pausoak. Aparkatzeko agindua zanpatu ondoren, matrikula sartzeko eskatzen du makinak. Birritan baieztatu ondoren ateratzen da tikea eta bertan jartzen du noiz arte aparkatu dezakegun kotxea (gehienez ere 90 minutuz).
*Behin aparkaldi muga pasa eta gero, bi orduz itxoin beharko da berriz aparkatu ahal izateko.
TAO makinen ordutegia:
- Astelehenetik barixakura: 09:00etatik 13.00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
- Zapatuetan: 09:00etatik 13:00etara