Idazten.com taldearen eskutik Iñaki Odriozola elgoibartarrak idatzitako “Hondartza eta whiskya” antzezlanaren irakurketa dramatizatua, Doltza Barandiaranen olerkiak eta testu laburrak izango dira entzungai Kultur Etxeko sotoan, Bergarako Idazle Eskolako ikasleen ahotsetan.
Elgoibar BH Institutuko irakaslea izateagatik eta politika munduan jarduteagatik ezagunagoa herrian, Iñaki Odriozolak aspalditik duela idazteko zaletasuna aitortu digu.
Tere Irastorzak idazleak zuzentzen duen Bergarako Idazle Eskolako kidea da (gradu-ondokoa ateratzen dihardu) eta irabazi duen beka bati esker izan duela antzezlana idazteko aukera azaldu digu. "Bikote antzerkilari batek dituen arazoak" dira "Hondartza eta Whyskya" antzezlaneko ardatz nagusia egilearen berbetan. Euskal Telebistarako lan egiten duen Itziar Gomez Sarasolak egokitu du Odriozolaren testua.
Elgoibarko saioan 20 minutuko irakurketa dramatizatua egingo dute lau lagunen artean, horietako bat egilea bera, Iñaki Odriozola izango delarik.
Ilunabar Literarioa
Eguna: abenduaren 14a, ostirala.
Tokia: Elgoibarko Kultur Etxeko sotoa.
Ordua: 20:00etan.
Antolatzailea: idazten.com
Tokia: Elgoibarko Kultur Etxeko sotoa.
Ordua: 20:00etan.
Antolatzailea: idazten.com