Kiroldegiko igerilekuak eguerdian ere irekita

elgoibarren.net 2007ko abe. 12a, 13:44

 
Urtarrilaren 2tik aurrera honakoa izango da Olaizaga Kiroldegiko igerilekuen astebarruko ordutegi berria:
  • 07:00etatik 21:30era.
Orain eguerdiko 13:30etatik 14:30ak bitartean itxi egiten dituzte.

     

Erabiltzaileen eskaerak kontutan
Ricardo Garate kirol zinegotziak aintzat hartu ditu Olaizaga Kiroldegiko igerilekuen erabiltzaileek eginiko eskaerak eta Udal Kirol Patronatuak astebarruko ordutegia luzatzeko erabakia hartu du. 
  • Ordutegi berria (urtarrilaren 2tik aurrera): 07:00 – 21:30

Garbiketa lanak
Besteak beste, igerilekuak garbitzeko aprobetxatzen zuten eguerdian ixten zuten ordubeteko tartea. Orain, erabiltzaileak bertan daudela garbituko dituzte. Garbitzaileek kartelak edo antzerako bideak erabiliko dituzte garbiketa lanetan ari direla jakinarazteko.

Urtean egun gutxiagotan itxiko da igerilekua
Igerilekuko erabiltzaileak zorioneko daude. Ordutegia luzatzeaz gainera, datorren urtean egun gutxiagotan itxiko ditu ateak Kiroldegiak eta jai-egun batzuetan ere irekita egongo dira. Aste Santuan, esate baterako, irekita egongo dira. Itxita egongo diren tarte luzeena, uztailaren 31tik abuztuaren 26ra bitartekoa izango da, betiere, igerilekuak behar den bezala garbitu ahal izateko.

Gabonetan
Honako egun hauetan itxiko da igerilekua Gabon jaietan.
  • Abenduak 25
  • Urtarrilak 1
  • Urtarrilak 6
  * Orain arte abenduaren 24an eta 31n ere itxita egoten ziren arren, aurten ireki egingo dituzte bi egun seinalatu horietan ere: goizeko 9:00etatik 13:00etara bitartean.