18/98 sumarioan auzipetutakoek euskal herriar guztiei egin diete lanuzteetan eta elkarretaratzeetan parte hartzeko deialdia eta Elgoibarko 18/98 + taldeak ere
bat egin du deiarekin.
18/98 ko auziko auzipetuen izenean Jose Ramon Arangurenek eta Iñigo Elkorok atzo, Donostian egin zuten agerraldian azaldu zutenez, “18/98 auziko 52 auzipetuk erabaki zuten gaurko ordubeteko lanuztea deitzea, Auzitegi Nazionalak 46 auzipetu atxilotzeko agindua eman aurretik”. Auzipetuek, Espainiako eta Frantziako estatuen “gerra estrategiaren kontra” egingo den ordubeteko lanuztean parte hartzeko deia egin dute.
Sententzia abenduaren 19an
Sententziaren berri hil honen 19an emango du Espainiako Auzitegi Nazionalak
Juan Mari Mendizabalen aldeko manifestazioa
Elgoibarko Ezker Abertzaleak Juan Mari Mendizabal, 18/98 sumarioan auzipetuta eta Madrilgo Alcala Meco espetxean preso (azaroaren 30ean atxilotu zuten) dagoen elgoibartarraren askatasuna eskatzeko manifestazioa deitu du.

- Manifestazioa: Gaur (abenduak 13) 20:00etan Plaza Handitik aterata
∞ Lotura duten albisteak: