Futbolari ezagunek parte hartuko dute Kirol Federatuaren Sarietan

elgoibarren.net 2007ko abe. 14a, 15:03

Abenduaren 20an (eguena) banatuko diren Kirol Federatuaren Sarietan, futbola formakuntza adinean gaitzat hartuta, mahai-ingurua antolatu du Udal Kirol Patronatuak. Sari banaketa ekitaldia hasi aurretik (19:00etan) egingo den solasaldian futbol munduko aurpegi ezagunek parte hartuko dute.
  • Mahainguruko partehartzaileak: Joseba Etxeberria, Mikel Lasa, Asier Riesgo, Meho Kodro eta Miguel Etxarri.

 
  Kirol Federatuaren Sariak
Noiz: abenduak 20 (eguena)
Non: Bereziartua Musika Eskolako auditorioan (azken solairuan)
Ordua: 19:00etatik aurrera. 
Sarrera: dohainik 
 
 
  "Futbola formakuntza garaian" mahai-inguruko partehartzaileak:

Asier Riesgo, Realeko atezain debarra.

Meho Kodro, Reala eta Bartzelonako jokalari ohia.

Miguel Etxarri. Realeko entrenatzaile ohia.

Mikel Lasa. Reala, Athletic eta Real Madrileko jokalari ohia.

Joseba Etxeberria Athleticeko jokalari elgoibartarra.

 
 
Ander Altuna kazetariak egingo ditu moderatzaile lanak Formakuntza adineko futbolaren inguruan antolatu duten mahai-inguruan.
 
Federatutako 1.000 lagun Elgoibarren 
Kirol Federatuen Sariak "gure herriko 18 kirol taldeak eta kanpoan ari diren kirolari elgoibartarrak egiten ari diren lan ona txalotzeko eta nabarmentzeko intentzioarekin" sortu dituzte, Ricardo Garate, Udal Kirol Patronatuko lehendakariaren berbetan.
Ia 1.000ra iristen da Kirol Federatuan aritzen diren elgoibartarren kopurua, eta "aipatzekoa da kirol taldeek ume eta gazteekin egiten duten lana, onuragarria hezkuntza, gizarte eta ohitura osasuntsuak sortzeko ikuspuntutik".