Desorden publikoak eragitea egotzi zioten Ainara Ladroni eta beste lau laguni, elkarrekin kateatu eta orduerdiz A-8 autopista moztu zutelako, 2007ko urtarrilean.
Orain Azpeitiko epaiteagiaren aginduz, Grande Marlasca epailearen aurrean deklaratu beharko dute bost lagunok datorren astelehenean (otsailak 11), Madrilgo Auzitegi Nazionalean.
Zitazioak ez duela beste ezer zehazten argitu digu Ainara Ladron berak.
- Informazio gehiago: Ainara Ladron elgoibartarra atxilotu du Ertzaintzak A-8 errepidea mozteagatik (2007-01-15 elgoiBARREN.net)