Elgoibarko Izarrak hamabosgarrena omen zuen aurtengoa, ohitura zaharraren errekreazio berria beraz, nostalgikoen plana; aitzakia ederra baserriz baserri, jan eta edanean kopla kantari turismo egiteko. Etxegiña korukoena zaharragoa da, baina beti betikoa ere ez kalean egiten denerako.
Bada azken hauek kalez kale egin ohi duten ibilera horretan une bat hunkigarria. Bapatean doinua aldatu eta kantari hasten zaizkio Errosarioko amabirjinari, serio, handikiro, isil uneei tarte luzeak utziz, kantuak norbere baitan oihartzun egin dezan. Doinua ederra da oso, baina nago, Etxeginaren bertsoek ez diotela denboraren joanari eutsi.
Bere garaian elizak bertako usadio errotuenak beretzat hartu eta eraldatu zituen bezala, bada garaia bueltak jasotzekoa. Ez dago presaka ibili beharrik, ez inkisizioa asmatu beharrik ere, badakigu erregimen zaharrak are nostalgiko egosgogorragoak dituela. Denbora kontua da. Bitartean konspiraziotan jolas gintezke, adibidez doinu eder honi beste mende bat irauteko moduko bertso berriak jarriz. Kantuan ari den giza jendea sinesgarriago egiteko besterik ez bada.

technorati etiketa zabaltzen. notimeforlove