Alberto Agirreazaldegiren ibilerak zuzenean Laponiatik

elgoibarren.net 2008ko mar. 10a, 12:06

 
Ibiltarixanak blogean kontatzen ari da Alberto Agirreazaldegi Laponian (Finlandia), Rajalta Rajale Hiito iraupen eskiko proban bizitzen ari dena. Proba gogor eta luzea amaitzeko nahikoa izerdi bota beharko duen arren, beste lan bat, bloga idaztearena ere hartu du.

 
 
Gu hauteskundeetako emaitza eta balorazioen zurrunbiloan murgilduta egon garen bitartean hasi du Alberto Agirreazaldegi elgoibartarrak bere abentura laponiarra. Atzo (martxoak 9) amaitu zuen lehen etapa, 63 km.koa, eta ez da gutxi. Bigarren etaparako errekuperatzeko Pakeren errezeta erabiliko ei du Albertok bere blogean dioenez.
 
    Lotura duten albisteak: