• Liburuaren aurkezpena
- Noiz: martxoak 14 (barixakua)
- Non: Elgoibarko Kultur Etxean
- Ordua: 20:00etan
- Antolatzailea: Haizea Emakume Taldea
Urte sabatiko baten fruitua da Luis Cerronek (Elgoibar, 1960) idatzi duen liburua. Hala azaltzen du autoreak berak bere blogean: “Filosofia ikasketak eta sukaldeko lanak uztartzen ari nintzela sortutako gogoeten ondorioa da honako saiakera sasi filosofiko-psikopedagokikoa”.
Errespetua eta berdintasuna nagusi den gizarte hobeago baten bilaketan emandako aurrerapausoei “autokritika partikular” moduan idatzi duela dio Cerronek.
Errespetua eta berdintasuna nagusi den gizarte hobeago baten bilaketan emandako aurrerapausoei “autokritika partikular” moduan idatzi duela dio Cerronek.
Gizateriaren historia, iruzurren historia dela baieztatzen du idazleak. “Aristoteles, Lord Byron, Descartes eta beste hainbatek, hainbat trikimailuz baliatuz; eta 'etxekoandre' izengoiti gezurtiaren atzean, morroi zoriontsuaren mitoari indarra eman eta mendeetan bizirautea ahalbideratu dute. Honekin zer lortu dute? Milioika emakume espetxeratuta dauden kristalezko espetxetik atera gabe, eta protestarik egin gabe egotea".
Emakume berriak saiatzen dira aurreko eskema horiek apurtzen, eta berdintasunera iristeko oztopo diren iruzur kultural guztiak gainerakoei jakitera ematen. Zorionez, gero eta gehiago dira, Cerronen ustez, proiektu horrekin bat egiten duten gizonezkoak ere.
“Friego, luego existo. Reflexiones desde la cocina”
- Salneurria: 10 euro (* 4 euro gehigo bidaltze gastuegatik)
- Honako e-posta helbidean eska daiteke ale bat: lcerron@teleline.es (Elgoibarko liburu dendatan ere eskura daiteke).
- Argitaletxea: Entrelineas Editores (Elgoibarko Udalaren laguntzarekin)