Okupak bizi diren etxeetako baten zati handi bat erori da Altzolan

elgoibarren.net 2008ko mar. 10a, 15:49

 
Errumaniarrek pasa den ekainean okupatu zuten Aurrenetxe etxebizitzako zati bat erori zen zapatuan (martxoak 8) Altzolan, trenbidea dagoen alderantz. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak jakinarazi dutenez, ez zen zauriturik egon. (bideoa eta argazkiak dauzka)

 
 

    BIDEOA:
{google}-3921123652774917354{/google} 
Donostia kaleko 8 zenbakian dagoen Aurrenetxe etxebizitzaren zati bat erori zen zapatu goizean (martxoak 8) Altzolan. Hala ere, bizilagunek atzora arte ez zuten gertakizun honen berri eduki etxebizitza trenbide aldetik erori zelako, eta N634 errepidetik apenas igartzen zen ezer.
Goizeko 11:30ak aldera iritsi ziren ertzainak eta udaltzainak, eta jakinarazi dutenez, ez zen zauriturik egon.
Zubibai Elkarteko kideak kezkatuta daude okupen gaiarekin. Euren esanetan, “ez dituzte Altzolako bizilagunak errespetatzen eta auzo guztia zikinkeriaz beteta lagatzen dute”. Eibarko epaitegian zita eskatu dute bizi duten egoera salatu eta irtenbidea emateko, baina oraindik ez dute epailearen erantzunik jaso. Elgoibarko Udalean ere azaldu dute euren kezka, baina Alfredo Etxeberria alkateak esan duenez, “gaia epaitegian dagoen bitartean Udalak ezin du ezer egin”. Zubibai Elkartekoek segurtasun eta higiene falta salatzen dute.
 
    ARGAZKIAK

1706641287511 Okupak bizi diren etxeetako baten zati handi bat erori da Altzolan

1706641287541 Okupak bizi diren etxeetako baten zati handi bat erori da Altzolan

 

1706641287576 Okupak bizi diren etxeetako baten zati handi bat erori da Altzolan

1706641287610 Okupak bizi diren etxeetako baten zati handi bat erori da Altzolan

 
    Lotura duten albisteak: