IMH Sanlo kadete neskak Euskadiko txapeldun

elgoibarren.net 2008ko mar. 11a, 10:27

 
Sanlo EKT-ko IMH Kadete nesken eskubaloi taldeak liga txapelketa amaitzeko partidu baten faltan lortu du, matematikoki, Euskadiko Txapelketako txapeldun izatea.
Honenbestez, Espainiako Txapelketa jokatzeko sailkapena ere lortu du.

 


1706641286894 IMH Sanlo kadete neskak Euskadiko txapeldun

Sailkapeneko bigarren sailkatuak, Kukullagak, 33 eta 26 galdu zuen zarauztarren aurka zapatu goizean (martxoak 8). Hortaz, IMHko neskek bazekiten arratsaldean Basauriren aurka Olaizaga Kiroldegian jokatu beharreko partida irabaziz gero, txapeldun izango zirela. Eta ez zuten hutsik egin. Bizkaitarren aurkako partidak kolore txuri gorria eduki zuen, hasi eta amaitu. Azken emaitza: 25 eta 13 elgoibartarren alde.

Espainiako Txapelketa maiatzaren 16, 17 eta 18an

Euskadiko txapeldun berriak kadete mailako Espainiako Eskubaloi Txapelketan jokatuko du maiatzaren 16, 17 eta 18an. Oraindik zehazteke dago non jokatuko den.
 
Sanlo.net webgunea  martxan

1706641286924 IMH Sanlo kadete neskak Euskadiko txapeldun

 
Sanlo EKT-k webgune berria jarri du martxan. Azken berriak, partiden ordutegiak, sailkapenak, bideoak, argazkiak..., denetarik aurkituko duzue bertan.
 
 
 
  Lotura duten albisteak: