Dantzari elgoibartarren beste arrakasta bat Beasainen

elgoibarren.net 2008ko mar. 11a, 13:39

 
Elgoibarko Musika eta Dantza Eskolako neska-mutilak, beste behin, bikain aritu dira asteburu honetan, Beasainen jokatu zen Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketako ligaxkako jardunaldian.
Txapelketako hurrengo saioa Elgoibarren izango da.

 

1706641286570 Dantzari elgoibartarren beste arrakasta bat Beasainen

 
Jaun eta jabe Beasainen
Neskek maila oso altua erakutsi zuten: 12 eta 15 urte arteko sailean lehen lau postuak eskuratu zituzten, Ane Espillaren txapela barne. Nora Kortabarriak, berriz, 7 eta 11 urte artekoen txapelketa irabazi zuen.
Mutilen artean, nabarmentzekoa da Aitor Asenjoren hirugarren postua.

Beasaingo Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa (elgoibartarren emaitzak)
 
     •     B sailekoak, mutilak: (6 mutilek hartu zuten parte)
      • AITOR ASENJO : 3. postua
      • IMANOL ITURRINO : 5. postua
     •     B sailekoak,neskak: (15 neskek hartu zuten parte)
      • ANE ESPILLA : 1. postua
      • MARIA FERREIRO : 2. postua
      • ARANTXA FERREIRO : 3. postua
      • NEREA PEREZ : 4. postua
      • IRAITZ GONZALEZ : 10. postua
     •     A sailekoak,neskak: (25 neskek hartu zuten parte)
      • NORA KORTABERRIA : 1. postua
      • MADDI MENDIBIL : 9. postua
      • MIREN ASTIGARRAGA : 10. postua
 
Elgoibarko saioa apirilaren 12-13an
Gipuzkoako Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketaren hurrengo jardunaldia Elgoibarren izango da apirilaren 12-13an. Hortaz, maila bikaina ematen ari diren dantzari elgoibartar trebeak bertatik bertara ikusteko aukera izango da.
 
    Lotura duten albisteak: