“Hegoamerika motoan, Cheren bidetik” Angel Cuerdoren ikus entzunekoa

elgoibarren.net 2008ko mar. 11a, 15:01

Gaur: 1951n Ernesto Guevara gazteak Hegoamerikan barrena motoan egindako urratsei, eta filosofiari, jarraitu diete Angel Cuerdo eta Fabiola Jubin bidaiari tolosarrek. Bidaia haren emaitza da ikus entzunezko hau.
  • Noiz: Gaur, martxoak 12, Kultur Etxean (19:00)






1951n, Ernesto Guevara gazteak, Amerikako kontinenteari darion magiaz eta indarraz liluratuta, motoan ibilbide bat egitea erabaki zuen bere lagun Alberto Granadorekin batera, beren lurraren errealitatea ezagutzeko helburuarekin.
Kontrastez eta inpresioz beteriko bidaia hark errotik aldatu zuen Ernesto gaztearen pentsamoldea, eta horrela, harez geroztik, Che Guevara iraultzaile bat topatuko dugu. Horrela idatzia utzi zuen bere bidaia egunerokoan: “este vagar sin rumbo por nuestra mayúscula America me ha cambiado mas de lo que crei”.
Mende erdi geroago, Angel Cuerdok eta Fabiola Jubinek Che-ren urratsei eta filosofiari jarraitu diete: “Deja que el mundo te cambie y podras cambiar al mundo”.
Ilusio partekatua, moto zaharra eta deskubritzeko duten kontinentea handi osoa, ustekabez beteriko bidaia baterako ezinbesteko osagai bihurtuko dira. Eta eguneroko ustekabe horiek dira historia hau idaztera eramango dutenak, Chek Hegoamerikan barrena egindako urratsei jarraituz.
Kutxaren Gizarte Ekintzak, Udal Euskaltegiaren laguntzarekin antolatutako emanaldia da.

1706641286209 “Hegoamerika motoan, Cheren bidetik” Angel Cuerdoren ikus entzunekoa

1706641286238 “Hegoamerika motoan, Cheren bidetik” Angel Cuerdoren ikus entzunekoa