Duela 4 urte ekin zion IMHk euskararen erabilera
sendotzeko planari eta urtero “kualitatibo eta kuantitatiboki emaitza hobeak”
lortu izan dira. Hala jakinarazi zuten Goazen euskara planaren 2007 urteko
balantzearen aurkezpenenean, atzo (martxoak 11) udaletxean egin zuten
ekitaldian.
- Aurkezpen ekitaldian parte hartu zutenak: Alfredo Etxeberria Alkatea, Jon Peli Uriguen Udal Euskara Batzorde burua, Isusko Diez Ahize-AEKko aholkularia, Joxean Egaña IMHko zuzendaria eta Edurne Bilbao, IMHko komunikazio arduradun eta euskara koordinatzailea.
•
2007ko egoera eta lortutako emaitzak
- Goazenek HKS Hizkuntzak Kudeatzeko Sistema landu, garatu, burutu eta IMHren zuzendaritzak onartu du.
- 30+10 mintegia egin da bigarren urtez, 22 hizlari eta 90 parte-hartzaileekin.
- Zerbitzu eta formazio orduen datuetan 2 puntuko igoera izan da, kasu batzuetan nabarmena heziketa ziklo, Ingeniaritza eta prestakuntza iraunkorrean kasu, oro har, euskarazko eskaintza egonkortu eta gora egin du.
- Erabilerari dagozkion adierazleen kasuan gora beherak egon dira, adierazle batzuetan gora egin da (irteera dokumentuak, makinei dagozkien adierazleak, errotuluenak), baina dokumentu laburren adierazleak behera egin du (parteak, bilera-deiak, bilera-aktak, mezu elektronikoak), hala ere, egindakoaren ehunekoak altuak dira, % 60-70etik gorakoak.
- Bestalde, aurten handitu egin da dokumentuak euskaraz sortzeko joera, esaterako web gune berriaren oinarri guztia euskaraz landu da eta euskaraz osatu dira edukiak, beraz euskaratu beharrean gazteleratu egin da. Incress taldean ere euskaraz iaz baino zerbitzu ordu gutxiago ixtea lortu bada ere, euskaraz egin direnak zuzenean euskaraz sortu dira gehienak, eta horrela kanpo itzulpena ez da behar izan. Gauza bera egin dugu barneko ingurumena eta prebentzioko errotuluekin, sortu edo euskaratu guk geuk egin ditugu.
•
2007ko adierazle nagusiak
zenbakietan:
- 1999an IMHn ez zen eskaintzen formazio eta zerbitzu ordurik euskaraz. 2007an euskarazko eskaintza %21ean kokatzen da (2006tik 2 puntu gora). Goranzko hazkuntza izan da aurten ia prozesu guztietan eta iazko jaitsierari buelta eman zaio.
- IMHk euskaraz eskainitako zerbitzu-orduak 6.868 izan dira (guztira 32.853): Hasierako Lanbide Heziketan 6.060 %54,2 – Ingeniaritza Eskolan 456 %22 eta Prestakuntza Iraunkorrean 85 %0,9. Incressen 267, erdira jeitsi da.
- Laneko jardunean euskararen erabilerari dagokionez: 2003an langileen %34ak egiten zuen lan euskaraz; 2007an %47 (13 puntu gora). Euskaldunekin 2003an %52 zen; 2007an %60 (8 puntu gora)
- Laneko jardunean idatzizkoari dagokionez: 2003an langileen %19ak euskaraz egiten zuen lan euskaraz; 2007an %27 (2007ko helburua ez bada lortu ere 2003-2005 urteekin alderatuta 7 puntu gora).
- Euskaldunekin 2003an %19; 2006an %49 (30 puntu gora).
- 2007ko dokumentu laburren %74a euskaraz idatzi dira. (iaztik 6 puntu behera). Nahiz eta jaitsiera izan, nabarmena da euskaraz bidalitako parteen eta bi eletan bidalitako mezuen igoera.
- Kudeaketa-planaren %73 burutu da.
- Zerbitzu eta Formazio orduetan 2 puntu gora, Bereziki: HLH eta IMH (3 mailetan: %45, %30, %15)
- Prestakuntza Iraunkorra (LHI): GARATU 3tik 2 euskaraz; Eskaripeko 1 Elayri; Katalogoan 5 eskaini, bat bera ere ez da atera.
- Lana euskaraz: Weba eta Incress proiektuak.
- Aldi bereko itzulpena 7 ekitalditan.
- Lantegiko makinak: CNC euskaraz ere %57.
- Langileen euskara ezagutza maila: EGA/2.HE %65 (96tik 62 lagunek), 14 euskaldun eta 15 formazioa (5 ikasi ez).
- Hizkuntzak Kudeatzeko Sistema: Politika berria.
- 3 itzulpen memoriak (teknikoa, administraziokoa eta incressekoa) eta glosategia martxan.
- Bikain ziurtagiriaren prozesuan parte-hartu enpresa pilotu bezala.
- 30+10 Mintegia (22 hizlari, 90
parte-hartzaile).
•
Aurrera begirako erronkak. 2008ko lan ildo nagusiak:
- Bikain ziurtagiria (CRM eta kanpo-harremanak hobetu eta Bai Euskarari (Ingeniaritza)
- EHU-Ahize-IMH hitzarmena: Erabilera proiektua.
- Ingeniaritza: 2008-2009 ikasturtea prestatu (%60-45-30)
- HLH talde mistoak landu eta Eleaniztasun proiektua
- HKS Sistema ezartzen jarraitu.
- Itzulpen memoriak kudeatu eta Berariazko formazio plana
- Makina berriak eta softwarea.
- 30+10 Mintegia eta aldi bereko itzulpena 7 ekitalditan.
- Euskararen lan komertziala indartzeko proiektua