BIDEOA
{google}-5058073157212112536{/google}
150 urte inguruko zuhaitza
Aspaldi bota zuten uribetarren palazioko lorategian landatu zuten orain
dela 150 urte alibustre familiako zuhaitza. Denborarekin herriguneko
paisaiaren parte bihurtu zen kolore bizi eta tamaina handiko zuhaitza.
Uriberen eta Arrillagaren etxeak 1890 inguruan, "Elgoibarrera trena iritsiz bat" eraiki zituzten Pello Arrieta historialariak azaldutakoaren arabera. Bilbo aldetik, 1887an iritsi zen trena Elgoibarrera. Arrillagaren etxea ostatua eta taberna ere izan zen. Julian Arrillaga Alberdi (1855-1917) sasimedikua (praktikante-petrikilo) ospetsua izateaz gain, alderdi liberal fueristako militante seinalatua izan zen eta zinegotzia hainbat urtetan. Gerardo Uriberen kuinatua ere bazen.
Gerardo Uribe Esnaola (1868-1834), lanbidez errentaduna, zinegotzia eta alkatea (1910-11) izan zen eta baita alderdi liberal fueristaren militantea ere.
Gerardo Uribe Esnaola (1868-1834), lanbidez errentaduna, zinegotzia eta alkatea (1910-11) izan zen eta baita alderdi liberal fueristaren militantea ere.
Barrua ustelduta
Udaleko arduradunek azaldutakoaren arabera, asteak zeramatzaten zuhaitzari jarraipena egiten, zehazki, enborrean ageri zituen pitzaduren bilakaerari. “Hostoak eta adar batzuk ikusita zuhaitz osasuntsua zirudien arren, erraiak, enbor nagusiaren bihotza, batez ere, zeharo ustelduta zeuzkan. Behetik goraino, gainera, metro batzuk hartzen baitzituen usteldurak. 150 urte inguruko zuhaitza da eta honi ere zahartzaroa eta honen ondorioak ailegatu zitzaizkion”.

Honenbestez, eta herritarren segurtasuna bermatzeko, zuhaitza segituan botatzea erabaki zuten. “Euria egiten zuen hurrengo egunean pisu ikaragarria hartuko lukete adar eta hostoek, eta haize bolada gogor bat nahikoa izan zitekeen zuhaitza behera botatzeko. Iaz, esaterako, antzerako zerbait gertatu zen Bolatokiko parkean haize bolara indartsu batek bota zuen zuhaitzarekin; hura ere alibustreen familiakoa zen”.
Udazkenean landatuko dute zuhaitz berria
Udazken aldera, orain kendu dutenaren leku berean zuhaitz berri bat landatzeko asmoa aurreratu dute udal arduradunek.
Herritarren pena
Inguruko bizilagun batek azaldu duenez duela hilabete inguru su ere eman zioten zuhaitz honen enborrari eta beste bizilagun batek akorduan daukanez, "Orain gutxi kalean egin dituzten etxe berriak egiteko obrek asko kaltetu zuten zuhaitza, baina orain bazirudien hobetzen ari zela".
Dei bat baino gehiago jaso dugu BARRENeko erredakzioan zuhaitza zer dela eta bota duten jakin nahian, gehienak oso penatuta zuhaitza bota dutelako.
∞ Lotura duten albisteak:
- Haizeak zuhaitz bat bota du Bolatokiko parkean (2007-02-1 elgoiBARREN.net)
- Muere en Donostia un motorista tras caerle un árbol encima (diariovasco.com)
ARGAZKIAK: