30 lizar landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Egunean

elgoibarren.net 2008ko mar. 13a, 13:35

Atzo, Trenbide Kalean zuhaitz bat bota zutela izan zen albiste herrian, gaur (martxoak 13), berriz, 30 lizar landatu dituzte herriko gaztetxoek Albitxurin Zuhaitz Eguna dela-eta.


Zuhaitz egunaren helburua ekosisteman zuhaitzek duten garrantzia erakustea da. Udaleko arduradunak saiatu dira Albitxurira hurbildu diren LH 6.mailako 86 ikasleei (herriko hiru ikastetxeetakoak) azalpen teorikoak ematen. Gazteek benetan nahi zutena, ordea, aitzurra eskuetan hartu eta Foru Aldundiak lagatako 30 lizarrak, aurrez prestaturiko zuloetan sartzea zen, eta halaxe egin dute “di-da” batean. Egindako lanagatik txokolatina eta zuku-pote bana jaso dute trukean.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, otsailetik aurrera, udalerri bakoitzak aukeratzen du Zuhaitz Eguna noiz egin.

Albitxurin landatu dituzte
Duela bi urte ere –iaz ez zen Zuhaitz Egunik ospatu Elgoibarren- leku berean, Albitxuri industrigunerako bidean, A-8 autopistatik gertu, landatu zituzten zuhaitzak. Orduan egin zuten moduan talde bakoitzak euren izenak txartel batean idatzi eta zuhaitzean zintzilikatu dituzte, nork landatu zuen argi gera dadin. Duela bi urte txarteletan idatzitako izenak, eta bertsoren bat edo beste, ikus daitezke oraindik.

1706641263597 30 lizar landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Egunean

1706641263630 30 lizar landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Egunean